Malen Alzuart eta Amaia Elizagoien, lehenengo kanporaketako irabazleak

Bizkaie! 2025-05-12 07:40   Bertsolaritzea

Lierni Rekondo lasartearrak Bihotz Saria irabazi dau.

Amaia Elizagoien eta Malen Alzuart (Argazkia: Goiena). | Ikusi handiago | Argazki originala

V. Señora Sariketearen lehen kanporaketea jokatu da Eskoriatzeko Elizoste Alkartean. Halanda ze, puntu gehien Malen Alzuart eta Amaia Elizagoienek batu dabe. Horrezaz gan, Lierni Rekondo lasartearrak Bihotz Saria irabazi dau.

Ondoko hiru bikoteak izan dira protagonista:

  • Markel Laskurain eta Lierni Rekondo.
  • Iraitz Sarasola eta Maddi Etxeberria.
  • Malen Alzuart eta Amaia Elizagoien.

Gai-jartzaile lanetan Lierni Altuna ibili da.

Bigarren kanporaketea

Iurretako Montoste Alkartean jokatuko da bigarren eta azken kanporaketea, maiatzaren 17an. Ondoko honeek parte hartuko dabe:

  • Irati Tolosa eta Joane Aldalur.
  • Ziara Enbeita eta Idoia Anzorandia.
  • Maddi Gallastegi eta Udane Mugerza.
  • Julen Eizagirre eta Ainhoa Comas.

Gai-jartzaile lanetan Jone Lizarralde ibiliko da.

Berton erabagiko da zeintzuk abestuko daben Malen Alzuart eta Amaia Elizagoien eta Ohorezko Señora diran Kristina Mardaras eta Rosi Lazkano bertsolariekaz maiatzaren 31n Iruñean jokatuko dan finalean.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu