Unax Aizpurua eta Aroa Arrizubieta, Gaztetxeak Bertsotaneko irabazleak

Bizkaie! 2025-05-05 08:43   Bertsolaritzea

Gernikako Gaztetxean izan da finala.

Egun osoko egitarauaren ostean, Unax Aizpurua eta Aroa Arrizubietak irabazi dabe finala, publikoak holan erabagita. Gorka Pagonabarrak eta Ekhi Zuluagak, barriz, Egurre gazte asanbladaren saria, egur gehien emon dauen bikotearena hain zuzen be.

Horreezaz gan, Maddi Aiestaran eta June Aiestaranek atonkuntzearen saria jaso dabe.

Ondoko honeek dira egitasmoaren helburuak: batetik, bertsolari gazteei plazea eskaintzea; eta, bestetik, gaztetxeen eta bertsoaren arteko hartu-emonak estutzea. Halanda ze, gaztetxeei bultzadea be emoten da.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu