Zea Maysek 'Hay algo aquí que va mal' abestiaren bersinoa kaleratu dau
2025-05-09 13:04 MusikeaKortatu taldearen abesti mitikoa.
Frantziako Sabor Discos Zigiluak eta Alemaniako Lucha Armada Kolektiboak bat egin dabe La linea del frente diskoan. Berton, Muguruzaren azken 40 urteetako klasikoen bersinoak topetan doguz.
Hainbat talde izan dira proiektuan parte hartu dabenak, esaterako, Amparanoia, Tremenda Juria, Esne Beltza, La Basu eta baita Zea Mays be. Halanda ze, Bilboko taldea Hay algo aquí que va mal abestiaren bersinoa egiteaz arduratu da.
Tio Pete estudioetan grabau dabe abestia. Soinu teknikari, nahasketak eta masterizazino lanetan Jose Lastra izan da. Produkzinoari jagokonez, Lastra bera eta Zea Mays izan dira arduradunak.
Gaurtik, hilak 9, Hay algo aquí que va mal plataforma guztietan dago entzungai.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!