Asier Galarzak eta Imanol Uriak irabazi ditue lehen saio biak
2025-05-09 08:11 BertsolaritzeaHurrengo saioak Balmasedan eta Orozkon izango dira, maiatzaren 15ean.
Hasi da Udabarria Bertsotan, Bizkaiko Bertsolari Txapelketarako baliagarria dan sailkapen fasea. Daborduko jokatu dira lehenengo saio biak, Munitibarren bata, Bakion bestea.
A multzoko saioa Munitibarren jokatu da, Probalekuko aretoan. Saioko irabazlea Asier Galarza Garai izan da, 194,5 puntugaz. Holan geratu da sailkapena:
- Asier Galarza Garai: 194,5.
- Maite Sarasola Isazelaia: 188.
- Beñat Bilbao Landa: 175.
- Ander Elorriaga Aresti: 149,5.
- Illart Gumuzio Larrazabal: 146,5.
- June Diaz Franco: 136.
Gai-jartzaile lanetan Leire Garatxena Larrabe ibili da. Epaileak, barriz, ondoko honeek izan dira: Ander Txakartegi Basterretxea, Mirari Azula Aurrekoetxea eta Miriam Juaristi Urizar. Idazkari lanetan Itziar Basterretxea Olarreaga egon da.
B multzoko saioa, Bakion jokatu da, Txakolingunean. Saioan nagusi Imanol Uria Albizuri izan da, 212 puntugaz. Holan geratu dira puntuazinoak:
- Imanol Uria Albizuri: 212.
- Jone Larrinaga Dañobeitia: 186,5.
- Alexander Idoeta Anakabe: 171.
- Ion Barrocal Besga: 169,5.
- Asier Alcedo Cano: 169,5.
- Julen Ibarguengoitia Ordorika: 168.
Gai-jartzailea Jon Amezaga Fernandez izan da. Epaileak, honeek: Garazi Mendoza Agirre, Leire Etxebarria Gaztelu eta Marta Ortiz Mateo. Idazkaria Itxaro Juaristi Olaetxea izan da.
Udabarria Bertsotan faseko hurrengo saioak datorren astean izango dira, maiatzaren 15ean, Balmasedan eta Orozkon. Sarrerak salgai dagoz hemen.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!