'Udan ere, euskaraz eroso'

Bizkaie! 2025-05-08 10:28   Euskerea berbagai

AEKren udako barnetegien eta udako ikastaroen kanpainea martxan dago.

Helburua da Euskal Herriko biztanle guztiak euskaraz eroso bizitea, ikasten dabizanei bide hori eroso egiteko baliabideak eskaintzen deutsee etenbarik, baita udan be.

Holan, urtero legez, AEKk prest ditu barnetegiak, udan nahi dauenak euskerea ikasteko eta praktiketako aukera izan daian. Barnetegietan eskarmentua daben irakasleen eta ikasleen esanetan, barnetegia da udan euskerea ikasteko eta mailea hobetzeko modurik atsegin eta azkarrena, izan be, danetarik egiteko astia izaten da: eskoletarako, txangoetarako, ekintzetarako zein lagun barriak egiteko. Egun osoan euskeraz biziteko aukerea emoten deutse ikasleei. Aurrerapausu handia da, beraz, haree euskalduntze prozesuan.

Aurten, Arantzan (Nafarroa), Foruan (Bizkaia), Adunan (Gipuzkoa), Urepelen (Nafarroa Beherea) eta Mendikotan (Zuberoa) atondu ditu barnetegiak AEKk eta helburuak dira: euskalduntzea, egiaztagiriak lortzeko azterketak prestetea, Zuberoako euskalkia ikastea eta/edo seme-alabakaz euskaraz berba egiteko ohiturea hartzea. Esangura horretan, A2tik C1era arteko mailak eskainiko dira Arantzan eta Foruan; A1etik C1era bitartekoak, Urepelen; B2 eta C1 mailak egiaztatzeko azterketak prestetakoak, Arantzan; xiberera ikastekoa, Mendikotan; eta familia barnetegiak (B1, B2 eta C1 mailak), Adunan.

Bestalde, barnetegietako egonaldiez gan, AEKren euskaltegi gehienetan ikastaro trinkoak eskainiko dira, euskerea ikasteko zein azterketa ofizialak prestetako. Eskolarik jaso barik mintzapraktikea nahi dabenentzako, barriz, aukera bi izango ditue: ohiko formatua (interesen araberako taldeak osotuta) eta Ibiltaria, Euskal Herria oinez zeharkatzen dauena.

Informazino gehiago, AEKren euskaltegietan eta hemen.  

Barnetegiko esperientzia bizi izan daben ikasleen testigantzak Aizu! aldizkarian. 

Gaia zabalago lantzeko udako barnetegien arduradun Alba Ayucar Castrogaz be egin zeinkie berba. 

 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu