Rossini Abesbatzak sei kontzertu emongo ditu Bilbon
2025-05-08 08:59 MusikeaBilbao Irudiak kontzertu zikloaren barruan.

Bilbok musika-proiektua gehitu deutso udabarriko kultura-agendeari, Bilboko Irudiak kontzertu-zikloagaz. Ekimena, Rossini abesbatzak atontzen dau, Bilboko Udalaren eta Bizkaiko Gozogileen Alkartearen laguntzeagaz.
Kontzertuak maiatzaren 9tik bagilaren 13ra bitartean izango dira, sei guztira, Bilboko hainbat lekutan, 19:30ean hasita. Atontzaileek uribilduaren sorreraren 725. urteurrenaren ospakizunean kokatzen dabe programea.
Rossini abesbatzak, Ana Begoña Hernandez zuzendari eta Juan Jose Ortega pianoan, Carlos Imaz musikari bilbotarrak konposatutako lanak interpretauko ditu. Beraz, ibilbidea eskainiko dabe Bilboko historiaren hainbat garai eta lekuetatik: Bilboko itsasadarra, Erriberako Merkatua, bidaia trenez, zirimiria...
Bizkaiko Gozogileen Alkarteak bat egin dau ekimenagaz, Bilboko pastel tipikoei (karolina, gurin-opila, opil suitzarra edo arroz-pastela) abestia eskainiz.
Prentsaurrekoa Bizkaiko Gozogileen Alkartearen instalazioetan egin da eta ondoko honeek parte hartu dabe: Gonzalo Olabarria, Bilboko Udaleko Kultura eta Gobernantza Saileko zinegotzia; Gorka Teijeiro, Ana Begoña Hernández eta Félix Primo, Rossini abesbatzaren ordezkariak; Elena Espeso, Bizkaiko Gozogileen Alkarteko kudeatzailea; eta Carlos Imaz, musikaria eta konpositorea.
Programea
- Maiatzak 9: Errekaldeko Udaltegian.
- Maiatzak 16: Begoñako Udaltegian.
- Maiatzak 23: Otxarkoagako Udaltegian.
- Maiatzak 30: Enkarnazio Eleiza.
- Bagilak 6: Sortzez Garbiaren Parrokian.
- Bagilak 13: Sarrikoko Konserbatorioan.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!