De Mode Quarter eta Los Gascones, 'Musikaz Blai' egitasmoko lehen kontzertuak

Bizkaie! 2025-05-07 12:41   Musikea

Maiatzaren 9an, arratsaldeko 20:00etatik aurrera.

Mungiako Udalak, Mungiako Merkatari eta Ostalarien Alkarteagaz lankidetzean, Musikaz Blai programea martxan jarri dau. 2025eko udabarrian eta udagoienaren bezperean egingo da. Halanda ze, maiatza eta iraileko barikuetan kontzertu ibiltariak izango dira, 20:00etatik aurrera. Ekimen horretarako, Udalak 21.700 euroko inbersinoa egin dau, Mungia Indartzen programearen barruan.

Mungiako jarduera sozial, kultural eta ekonomikoa sustatzen jarraitzea helburu dauen ekimena da. Holan, programazinoan hainbat musika estilotako kontzertuak izango dira, udalerriko kaleak alaituko dituenak kaleak dinamizetako eta tokiko ostalaritzeari laguntzeko.

Aurtongo edizinoan, zazpi musika taldek udalerriko hainbat tokitan joko dabe modu ibiltarian: De Mode Quarter, Los Gascones, Rockalean, Bentazaharreko Mutiko Alaiak, Monstruos de la Universal, The Derty Gerties eta Sambacabula.

Programazinoa

Maiatzak 9 :

Foruen plaza eta San Pedro.

De Mode Quarter.

Maiatzak 9 :

Landetxo eta Intxausti Eresgile kaleak.

Los Gascones.

Maiatzak 16: 

Aita Zameza y Butroi kaleak.

Rockalean.

Maiatzak 23:

Elorduigoitia, Zubiaga y Neurketa kaleak.

Bentazaharreko Mutiko Alaiak.

Irailak 12:

CAita Elorriaga kaleak.

The Derty Gerties.

Irailak 12:

Lauaxeta Olerkari kaleak.

Monstruos de la Universal.

Irailak 19:

Trobika y Aita Arrupe kaleak.

Sambacabula.


Ekimena Mungia Indartzen programearen barruan dago. 2020an sortu zan, Mungiako merkataritza eta ostalaritza establezimenduak sustatzeko.

Bakarne Egiak, Mungialdeko Behargintzako presidenteak, azpimarratu dauenez: helburua tokiko ekonomia sustatzea eta laguntzea da. Gure esku dagoan guztia emoten jarraitu nahi dogu, herriaren alde ekonomiko eta soziala eusteko.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu