'Sad 20’s' plazan dago

Bizkaie! 2025-05-06 13:03   Musikea

Mutikoren diskoak Tatta, Kiliki, Malakias, Vazkez eta beste batzuen kolaborazinoak ditu.



Urte biko lan gogorraren ondoren, grabazino saio ugari leku askotan egin ostean eta kontakizunagaz bat egiten daben ahotsen konstelazino bat sortu eta gero, azkenean, Sad 20’s diskoak argia ikusi dau, izen bat bat baino gehiago adierazpen emozionala be badauen diskoa. Filtrorik barik 20. hamarkada tristea deiturikoetan harrapautako belaunaldi oso baten hauskortasuna esploretan daben hamar kantu. Albumeko hamar abestietako zazpi beste artista batzuekaz egindako kolaborazinoak dira (Tatta, Kiliki, Malakias, Vazkez...) indar handiagoa emonez.

Gazte baten erretratu korala da Sad 20's diskoa. Neurribakokeriak, menpekotasunak, maitasunik ezak eta zarateak markautako hamarkadan aurrera egin guran dabilena. Maila musikalean diskoko kantuak naturaltasunez mobiduten dira genero askoren artean: Jersey Clubaren energia, rap klasikoa zein Drum’n’Bass eta orainaren nahasmena eta bertigoa islatzen daben beste soinu barriago batzuk.

Kantu bakotxak idea trinkotua dau oinarri, estudioan indarra edo emozinoa erabiliz, askotan lagunartean, dudazko egunsentietan edo grabazino arratsalde amaitubakoetan. Horregaitik, disko honek ez dau ez leku ez ahots bakar baten soinua: mapa emozional bat da, denpora eta espazioen collage bat, kolaborazino bakotxak perspektiba bat, zauri bat, islada bat batzen dauena.

Sad 20's aurrerapenen biren ostean kaleratu da, 12o kantua 2024ko abenduan eta Muxutruk 2025eko apirilean. Abesti bi horreen bitartez, diskoaren norabidea eta Mutikoren eboluzino musikala ikusteko kapaz izan gara.

Orain, albuma kalean da eta uda honetan hasiko da zuzenean joten, lehenengo eta behin Euskal Herrian eta aurrerago beste areto batzuetan, disko honek izerdiz bustia eta konpartidutakoa izatea eskatzen dau eta.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu