Maskak taldeak 'Ameslari' abestia kaleratu dau
2025-05-02 09:24 MusikeaEntzun hemen.

Maskak, Itsasu eta Bidarrai arteko musika proiektua da. 2024eko zezeilean haren lehen lan luzea kaleratu eben, Buruz buru izenekoa. Pop, rock eta electro estiloak buztartuz, atmosfera energikoa eta melankolikoa sortu dabe.
Urte betez, haren lana hainbat eszenatokitan presentau ahal izan dabe, esaterako: Durangoko Azokan eta Hatortxu Rocken. Oraintsu, taldearen hurrengo lana izango danaren lehenbiziko aurrerapen kantua eta bideoklipa aurkeztu dabe, Ameslari.
Ondoko honeek dira taldekideak: Patxi Cazenave, Betti Albor, Thomas Saragueta eta Battit Etchart.
Ameslari
Lehen koplean, gizon galdua da, ez daki zer egin haren biziaz. Halanda be, atxina doa, besteen eretxieri kasu egin gabe.
Bigarren koplan, sakonkiago aitatzen dabe gaia, iraganean idatziz. Malkoak irriz irenstea metaforaren bidez, esplikau nahi izan dabe gizonen itxurearen garrantzia, eta, batez be, emozinoak gure barruan atxikitzeak kaltea baizik ez dauela eregiten.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!