'Kaishop!' maiatzean hasiko da
2025-04-30 12:39 Euskerea berbagaiEuskaraldiagaz bat eginez.

Alkarbidek, Bizkaiko euskera zerbitzuen bilguneak, Bizkaiko hainbat udalerri eta eskualdeagaz alkarlanean eta Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzeagaz, Kaishop! Erosi euskeraz zure herrian. Euskerea + 0 km = Kalidadea kanpainea jarri dau martxan, herrietako merkataritza/ostalaritza eta euskarea batuz. Maiatzaren 2tik 22ra arte.
Kanpaina ondoko herri eta mankomunidade honeetan jarri da martxan, euskarri digital eta fisikoen bidez, toki bakotxeko ezaugarrietara egokituta: Gernika-Lumo, Getxo, Leioa, Erandio, Basauri eta Txorierri (Derio, Larrabetzu, Lezama, Loiu, Sondika, Zamudio).
Kaishop! kanpainaren bidez, gai nagusi bitan jarri dabe arretea:
- 1.- Euskereak tokian tokiko merkataritzean eta ostalaritzean dauen garrantzia. Euskerea guztiona da, kalidadezkoa, gertukoa: Euskerea + 0 km = kalidadea.
- 2.- Tokian tokiko merkataritzeak eta ostalaritzeak emoten deuskun tratu personal eta gertukoa.
Halanda ze, kalidadezko produktuak gertu eskuratzeko aukerea emoten dau, gure beharretara berehala egokitzen dan zerbitzu bati esker.
Kaishop! kanpainearen kaleko saioek Euskaraldiagaz bat egingo dabe aurton, izan be, Euskaraldia maiatzaren 15etik 25era egingo da. Holan, merkatariek eta ostalariek ahobizi eta belarriprest txapak erabiliko ditue lotura elementu bezela.
Sariak
Aurton merkatarien eta ostalarien parte-hartzea areagotu nahi izan dau Kaishop! kanpaineak. Horretarako, besteak beste, euren bezeroak zozketetan parte-hartzera konbidateko aukerea izango dabe eta, barrikuntza bezela, aurton sari nagusia irabazteko aukerea be izango da, ohiko sariez gan.
Igaz bezela, kanpainearen zabalkunderako, aktore batzuk kalea girotzen eta opariak banatzen ibiliko dira, maiatzaren 2an hasi eta 22ra bitarte herriz herriz egingo diran saioetan.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!