Datorren eguenean hasiko da Udabarria Bertsotan
2025-04-30 10:43 BertsolaritzeaSaioetako sarrerak salgai dagoz hemen.
    			
		Eguenean, martiak 8, Bizkaiko Bertsolari Txapelketako sailkapen faseko lehen saio biak jokatuko dira: A taldekoa Munitibarko Probalekuko auditorioan; eta, B taldekoa Bakioko Txakolingunean. Saio biak aldi berean jokatuko dira, 18:30ean.
Munitibarko saioan ondoko sei bertsolariak ibiliko dira kantuan:
- Ander Elorriaga Aresti.
 - Asier Galarza Garai.
 - Beñat Bilbao Landa.
 - Illart Gumuzio Larrazabal.
 - June Diaz Franco.
 - Maite Sarasola Isazelaia.
 
Gai-jartzaile lanetan, Leire Garatxena Larrabe egongo da. Epaileak, barriz, ondokoak izango dira: Ander Txakartegi Basterretxea, Mirari Azula Aurrekoetxea eta Miriam Juaristi Urizar. Idazkari lanetan Itziar Basterretxea Olarreaga ibiliko da. 
Bakioko saioan, barriz, ondoko sei bertsolari honeek egongo dira:
- Alexander Idoeta Anakabe.
 - Asier Alcedo Cano.
 - Imanol Uria Albizuri.
 - Ion Barrocal Besga.
 - Jone Larrinaga Dañobeitia.
 - Julen Ibarguengoitia Ordorika.
 
Gai-jartzailea Jon Amezaga Fernandez izango da. Epaileak, honeek: Garazi Mendoza Agirre, Leire Etxebarria Gaztelu eta Marta Ortiz Mateo. Idazkari lanetan, Itxaro Juaristi Olaetxea egongo da.
Saioetako sarrerak salgai dagoz hemen; baita saioen egunean aretoetako txarteldegietan be.
Hurrengo eguenean izango dira hurrengo saio biak, Balmasedan eta Orozkon.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!
