Bigarren urtez jarraian estaduko Blues Challengearen finala Bilbon izango da
2025-04-29 12:40 MusikeaMusika lehiaketa handi hau garagarrilaren 24an egingo da.

Bilbao Blues Festival jaialdiaren laugarren edizioaren barruan, talde irabazleak European Blues Challenge 2026 lehiaketan parte hartuko dau, genero honetako nazinoarteko lehiaketarik ospetsuenetakoan.
Datorren garagarrilenan eta Bilbao Blues Festival jaialdiaren laugarren edizinoaren barruan, gure uria estaduko Volotea Blues Challenge txapelketako finalaren lekuko izango da barriro be. Gaur egungo lau musika talderik onenak lehiatuko dira European Blues Challengen, musika genero honen nazinoarteko ekitaldirik garrantzitsuenetakoan, lekua lortzeko: hitzordu esanguratsu honen egoitza izateak berretsi egiten dau Bilbo Bluesaren nazinoarteko erreferentea dala, nabarmendu dau Carlos Mallesek, jaialdiko zuzendariak.
Kontxi Claver, Udaleko Garapen Ekonomiko, Merkataritza, Enplegu eta Turismo zinegotziaren eretxiz, lehiaketa honi esker Bilboko musika jaialdi handien programea osotuko dugu, hainbat diziplina eta estilo hartuz, baina guztiak maila handikoak. Bluesari jagokonez, barriro be kontzertu handien bihotza gara, ahots eta banda garrantzitsuakaz. Lehiaketa hau Zinemaldiaren amaiera bikaina izango da.
Bilboko Udalak bultzatutako jaialdia doban izango da garagarrilaren 25etik 27ra Arenalean. Challengea aurrerapena izango da, jaialdia hasi baino egun bat lehenago, garagarrilaren 24an, egingo baita.
Izena emoteko epea astelehenean, maiatzaren 12an, edegi da eta bagilaren 6an amaituko da. Aurkezteko, ezinbestekoa da honako inprimakia betetea. Hilebete honetako 23tik aurrera, aukeratutako taldeen izenak publiko egingo dira. Talde irabazleak European Blues Challenge 2026an parte hartuko dau, genero honetako nazinoarteko lehiaketa ospetsuenetakoan.
Beste alde batetik, Bilbao Blues Festivalean Al Dual-Alfonso José Martínez, rock and roll klasikoaren maisua be izango da Bilbon. Murtziako musikari honek bikain erreproduziduten ditu 50eko eta 60ko hamarkadetako musika amerikarraren soinuak eta gaitasun horri esker nazinoarteko rockabilly eszenako artista ospetsuenetakoa da. Gitarrista moldakor eta talentuduna da eta, horrezaz gan, abeslari aparta, genero hau country edo blues estiloakaz itzel nahasten dituana. Haren ibilbideanr, AEBetako eta Europako eszenatoki eta areto nabarmenetan jo dau eta 2018tik Nashvilleko Rockabilly Hall of Fame musika taldearen parte da. Horrezaz gan, Ameripolitan Music Awards sarietan nazinoarteko gizonezko bakarlari onenaren saria jaso dau (2018), Espainiako Musikaren Sarietan (2018) eta Fenix Sarietan (2019). Era berean, Gretsch gitarren markearen irudia da, instrumentu honen maisuentzako errekonozimendu gorena.
Kontzertu pedagogikoa eta boogie-woogie klaseak
Guggenheim Bilbao Museoan umeei zuzendutako dobako 25 kontzertu pedagogiko eskainiko ditue barikuan, TopARTE programearen barruan. Diablues ta Bluezifer bikoteak, Oihan Vega EiTBko aurkezleagaz eta Nagore Sanz kontrabajisteagaz batera, jarduera didaktiko honetan parte hartuko dabe.
Mikel Etxeberria (Mosu-gitarrea, gitarra eta abeslaria) eta Asier Elorza (Abeslaria, gitarra, dobroa eta tronpetetea) kide dituan taldeak, 2014tik blues akustikoa maite daben Bergarako musikari bi, doinu eta instrumentu bereziakaz ezohiko soinuak eskainiko ditue: ahots jokoak, dobroa eta tronpetea.
Domeka goizean boogie-woogie dobako ikastaro bereziak be izango dira Arenaleko Kioskoan, jantzan esperientzia izan edo ez, edozeinek parte hartzeko edegiak, dibertigarriak eta dinamikoak.
Nazinoarteko autortzea dauen erakundea
Jaialdiaren erakunde babesleak, Crazy Blues, musika genero hau bultzatzen daben nazinoarteko sari nagusiak jaso ditu: BBSA saria sustatzaile onenari (Blues Behind the Scenes Award), 2019an European Blues Unionek Azoresen emondakoa eta Nazinoarteko jaialdi bat atontzaile onenari K.B.A. saria (Keeping the Blues Alive) 2015ean, munduko autorpenik handiena izanez eta Memphisko Blues Foundationek emona.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!