Herenegun taldeak 'Minutu bat' abestia kaleratuko dau

Bizkaie! 2025-04-29 08:46   Musikea

Gaur, hilak 29, arratsaldeko 20:00etan (hemen).

Herenegun (Argazkia: Twitter). | Ikusi handiago | Argazki originala

Herenegun Donostiako Antiguo auzoan jaiotako musika taldea da. 8 kide dira taldean eta ska, reggae eta rock erritmoak buztartzen ditu, abesti alai eta jantzagarriak eskainiz. Beraz, umore ona eta jai giroa dau oinarri, disfrutetako hain zuzen be.

Orain 10 urte sortu bazan be, 2020. urtean kaleratu eben zortzi abestiz osotutako lehen diskoa, Zer Dakarren izenekoa. Ganera, 2023ko amaieran aukeztu eben bigarren diskoa, Bi Mundu.

Oraintsu, lan barri bat aurkeztu deuskue, udagoienean argitaratuko dana. Lan horren aurrerapenak dira Ekaitza (zezeilean kaleratutakoa) eta Minutu bat, gaur, hilak 29, 20:00etan kaleratuko dana. Abestiaren produktorea Borja Anton izan da.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu