beharsarea.eus atariak euskerazko lana sustatzeko hiru kanpaina jarriko ditu abian 2025ean

Bizkaie! 2025-04-28 10:13   Euskerea berbagai

Egun honako bost honeek sustatzen dabe: Getxo, Erandio, Leioa, Basauri eta Galdakaok.

Euskeraz lan egiteko prest dagoan langilea eta langile euskalduna behar dauen herritarraren arteko zubi-lana egiteko sortu zan Beharsarea atari digitala 2011n Getxon, Getxoko Euskera Zerbitzuak eta Egizu Euskera Elkarteak sustatuta. Ordutik Bizkaiko hainbat udalerri batu dira proiektura eta gaur egun honako bost honeek sustatzen dabe: Getxo, Erandio, Leioa, Basauri eta Galdakaok.

Euskeraz egiten daben umeak jagoteko tabernari, dendari eta bestelako langileen eskaerea gero eta handiagoa da gure herrietan eta eskaera horri erantzun nahi deutso Beharsareak adierazo dabe sustatzaileek. Euskeraz lan egiteari lehentasuna emoten jako, beraz. Horrezaz gan, zerbitzuaren berehalakotasuna be azpimarratu behar da, berbarako, goizetan umeak eskolara eroateko jagole bila dabizan gurasoek, esaterako, egun batetik bestera topau leikie jagole euskalduna Beharsarearen bidez.

Ezaugarri hori hobetzeko aurten lan-poltsen bidez egituratu da zerbitzua eta horreetan oinarritutako hiru kanpaina jarriko dira martxan urtean zehar: udako aisialdira begira begirale eta entrenatzaileei jagokena, gaurtik bertatik hasita indarrean dagoana; ikasturte barriaren atarian umeak jagon edota hareeei eskolak emoteko langileei zuzendua; eta azkenik, Gabonetako kanpaineari begira, merkatari eta ostalariena. Bestalde, beren-beregiko kanpainarik izango ez dauen arren, euskera eskolak emongo dituen edota Euskaltegietan ibiliko diran irakasleei zuzendutako beste lan-poltsa bat be topauko dau erabiltzaileak beharsarea.eus atarian.

Gaia sakonago lantzeko, Alkarbideko teknikarien laguntzinoa jaso zeinkie alkarbide@bizkaia.eus helbidera idatziz.

Era berean, kanpainearen eduki digitalak zabalduko ditue ondoko sareetan: Instagram eta Facebook sareetan, hain zuzen be.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu