'Azken Uda': Juan de Diego + Grebalariak

Bizkaie! 2025-04-25 08:11   Musikea

Nota arteko isiltasuna, arnasa hartzea eta musika espazioak asmetea.


Juan de Diego + Grebalariak.

Lasaitasuna berreskuratzeko eta eten barik ixten gaituan gutako zati horren faltea orekatzeko lana, denporea geratu guran, kanpoan kaosa izaten dala, ezinbestez. Horrek danak bide zuzena hartzea dakar, garenaren benetako izakereari eta egiten dogunaren benetako asmoari barriro heltzeko aukerea emoten deusku.

Juan de Diego tronpetajole bilbotarrak Bilboko Goi Mailako Konserbatorioan egin zituan ikasketak eta Bartzelonara jo ebann ondoren. Han finkatu eban bere egoitzea. Tronpeta titulua lortu eta bertako Musika Tailerrean ikasi eban. Artista urduri eta jazz eszenaren barruan erreferente, haren ibilbide oparoak berrogei disko baino gehiagoren bermea dau, eta musikari askogaz egindako hainbat kolaborazinoren indarra. Taldetan parte hartu izan dau proiektu personalen buru izateaz gan, besteak beste, Juan de Diego hirukotea, Freaky hirukotea, De Diego Brothers eta Grebalariak. Irakaskuntzearen arloan lantzen dauen bideaz gan, Juan de Diegok makinatxu bat talde eta nazinoarteko jaialditan ibili da eta Anònima Imperia jantza garaikideko konpainiagaz kolaborau dau, birak eginez Europa osoan zehar.

Gizarte konpromisoak eta errebindikazino jarrera sendoak markau dau bilbotarraren ibilbidea eta horren erakusgarri izan daitekez Uda labur hori, 2016koa, Buenaventura Durruti anarkisteari buruzko testuetan eta, batez be, Grebalariak proiektuan inspirauta. Omenaldi ederra XX. mende hasierako mobimentu sindikalei Bartzelonan, gaur egun indarrean dagozan lan eskubideei eta bardintasun sozialari buruzko aurrerapen askoren oinarrian buru-belarri.

2021ean izen bereko lehen lana argitaratu ondoren, gure euskal tronpetisteak bere aurrekoaren bideari heldu deutso Azken Uda berezian. Bartzelonako Sol de Sants estudioetan grabau eban Alberto Perezek urriaren 11n eta 12an, eta Juan De Diegok berak tronpetea eta flugelea jo zituan, Toni Saigi pianoa, Pere Loewe kontrabaxua eta Ramon Pratsek bateria. Disko horrek agirian ixten dau Juan de Diegok jazz garaikidearen bidean idatzitako konposizinoen edertasun ukaezina, musika txinpartaduna eta koloretsua, zeozelako intenzionalidade Be-Bop bategaz, izakera organiko, malgu eta bizia erakutsiz.

Aterpeko pasarte sekretuetatik eta modu dotore eta dinamikoan, George Foreman eta Muhammad Aliren arteko 1974ko boxeo burruka mitikoari egindako omenaldi esanguratsua, Vietnamgo gerraren kontrako alegadua eta eskubide zibilen aldarrikapenari buruzko mugarri osoa. Amari eskainitako Azken uda malenkoniatsua poesia ozenez janzten da. Ekitaldi berean oinarrituta, Juan de Diegok La lava va ederra idatzi eban, Txefinhoren brasildar ikutuko alderik koloretsuena erakutsiz eta Grebalariak taldearen bigarren lan honi amaierea emonez.

Isiluneen arteko nota bat, momentu bateko edertasuna, halanbeharrez iges egiten daben denpora tarteak. Airea hartzea, forma barriak asmetea, garena eta egiten dogunaren helburua aldarrikatuz.

Kontzertuak

  • Apirilaren 25ean,  Mendaroko San Agustin kulturgunean, 21:30ean.
  • Apirilaren 26an,  Bilboko Kremlin Aretoan, 20:00etan.
  • Apirilaren 27an, Bakioko Txobernen 13:00ean.
  • Apirilaren 27an,  Zarautzeko Marinatxikin, 19:00retan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu