Maria Amolateguik 'Abrazame' abestia kaleratu dau

Bizkaie! 2025-04-24 11:26   Musikea

Lehenengo diskoko bigarren singlea.

Equilibrio singlearen ondoren, Maria Amolateguik Abrazame argitaratu dau. Berton, abeslariak latin musikea eta pop-folk estiloa buztartzen ditu. Equilibrio baino abesti biziagoa eta kementsuagoak, album eklektikoa iragarten deusku, hainbat erregistro musikal aztertuko dituana.

Besarkatzeko beharrez berba egiten dau. Haren ahots eta estiloagaz, Mariak bidaian sartzera konbidetan deusku, partekatutako momentuen edertasuna gogorarazoz.

Artistea haren ohiko lantaldeagaz ibili da: Antxon Sarasua (Koproduktorea eta pianoa), Dani Venegas (gitarrea), Fernando Neira (baxua) eta Karlos Arancegui (bateria).

Halanda ze, Abrazame abestiak udabarri honetan kaleratu dan diskora hurreratzen gaitu.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu