Amets Arzallusen ibilbidea, Hitzetik Hortzeran

Bizkaie! 2025-04-24 08:21   Bertsolaritzea

25 urte pasau dira Amets Arzallusek Nafarroako Bertsolari Txapelketea irabazi ebanetik.

Hitzetik Hortzeraren denporaldiko azken saioan efemeride bati helduko deutse, izan be, 25 urte pasau dira Amets Arzallusek Nafarroako Bertsolari Txapelketako txapela Goizuetan jantzi ebanetik. Zapatuan ETB1en emitiduko dan saioan Amets Arzallus hendaiarragaz izango dira, haren bertso ibilbidea gogoratuz.

Jexux Arzallusen semea izanik, Amets Arzallusen izena eta bizitea bertsolaritzeagaz lotuta dago. Bertsoagaz dituan lehen akorduetaz berba egingo dau, bertso eskolako garaiak gogoratuko ditu eta baita Joxe Agirre miresten eban mutiko horren bizipenak be.

Bertsolaritzea eta bertsoa etenbako bilaketa bezela ulertzen dau Amets Arzallusek. Halanda ze, txapelketak sortzen dituan gorabeherez eta bertsoa ulertzeko moduaz ibiliko dira berbetan, plazako jardunean sakondu eta eskaini nahi dauenari buruz be hausnartuz.

Ipar Euskal Herriko bertsolaritzeari be erreparauko deutse Amets Arzallusek eta Mirari Martiarenak. Ipar Euskal Herriko plazaren egoeraz, Xilaba txapelketeari buruz eta baita datorren bertsolari eta bertsozale belaunaldiari buruz be. Kontu horreek guztiak errepasauko ditu Martiarenak hendaiarragaz, haren ibilbideko bertsoaldiak gogora ekarriz.

Ez galdu denporaldiko azken Hitzetik Hortzera: zapatuan, 21:00etan, ETB1en.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu