Zelandak bere bigarren diskoa aurkeztu dau: 'Azkenengo besarkadak'

Bizkaie! 2025-04-23 08:04   Musikea

Euskal Herriaren bihotzetik Zelanda dator, indarrez eta sensibilidadez betetako proposamen musikala.

Fran Urias buru, Hesian talde entzutetsuaren abestigile, letragile eta lider lez egindako ibilbideagaitik ezaguna. Hesian desegin ondoren, Franek bere ibilbide musikalari ekin eutson, Zelandari bizia emonez, bere iraganaren esentzia etorkizunerako begirada barrituagaz buztartzen dauen proiektua.

Bigarren disko honegaz, Azkenengo besarkadak, Zelandak bere lekua finkatu dau euskal musika eszenan. Lan hau emozinoz betetako bidaia da, arimeagaz konektetan daben doinuakaz eta hausnarketarako konbita egiten daben letraz jantzita datorrena. Benetakotasunez ganezka, Fran Uriasen ahotsa Maria Ereña eskarmentu eta talentu handiko abeslariaren ahots lirainagaz ondo buztartzn da. Ibilbide luzeko eta maila handiko musikariek interpretautako instrumentazinoak momentu indartsuak, pasarte intimo eta hausnarketarako aproposak dakar.

Diskoak giza hazkunde eta heldutasun artistiko esanguratsua islatzen dau, gure bizitea marketan daben agurrei, topaketei eta talkei buruzko kantuakaz. Benetako musikea, bihotzetik eta bihotzagaz egina, mozorrorik eta kareta barik.

Azkenengo besarkadak

2023an Zestoako Gaztain Estudiotan grabau eta nahastautakoa.

  • Lander Anton: tekladuak eta ahotsak.
  • Maria Ereña: abeslaria.
  • Fran Urias: gitarristea eta abeslaria.
  • Xabi Seko: baxua,
  • Iñaki Bastida: batería.
  • Mikel Arrieta: giitarra.
  • Grabazinoa, nahasketak eta produkzinoa: Eñaut Gaztañaga.
  • Bideoaren grabazinoa, edizinoa eta montajea: GAUA
  • Aktoreak: Ane Iturrate, Lara Martin.
  • Esker bereziak: Unai Andrés, Mario Clavell.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu