Untzillatx, Urkiolaren erdigunean
2025-04-22 13:08 Ibilian-ibilianAukera ugari eskaintzen dituan mendia da.
Untzillatx mendian ibilbide ugari egin daitekez, bakarrik edo lagunekaz, eskaladea, oinez edo korrika. Halanda ze, aukera ugari eskaintzen ditu mendik horrek eta Urkiolaren erdigunean egonik, baita sekulako ikuspegiak be.
Bizkaitik eta Gipuzkoatik joatean, Mañariatik hasiko gara. Arabatik eta Nafarroatik, barriz, Urkiolara eta handik behera. Gatzaieta baserriko aparkalekua izango dogu topagune eta abiapuntu. Hori bai, kontuz ibili, izan be, batzutan isunak jartzen ditue. Beraz, ondo aparkau. Iturri urdinean ura bete eta gora: ez dago galbiderik, aurrera eta aurrera.
Hainbat dira Untzillatxera igotzeko bideak. Batetik, gaurkoa, teknikoagoa Elosutik gora egitean, baina gomendagarria mendizaleendako. Bestetik, Mañaritik harrobien ondotik egiten dana, tarte tekniko gitxiago dauena. Horreezaz gan, ibilbide teknikoagoak be dagoz, esaterako, Atxartetik hasten dan Diagonal Handia. Oso polita, baina beharrezkoa da materiala, baita ohituta egotea holako lekuetan ibiltzera be.
Elosuko eskalada-sektorera helduko gara, eta handik, bidean gora eta jarraian eskumara egin, hatxetatik gora. Kontuz, izan be, hainbat sektoretara doazten bide asko ditu Untzillaitxek. Holan, Diagonal Txikitik egingo dogu gure ibilbidea. Bide hori hartuz gero, eskalada eskola goitik, hitoak edota mugarriak ikusiko ditugu. Gailur batera igo eta handik ikuspegia edegiko da, albo batetik pixka bat jaitsiz eta desnibel gehiagoko azken aldapa ikusgarriari ekiteko. Handik, Zornotza eta Durango aurrez aurre izanik helduko gara gora eta eskumara eginez gero, hementxe gara, Untzillaitx gailur ederrean!
Ikusgarria da, niretzat Urkiolako ikuspegirik ederrena. Jaitsierean, etorri garen bidetik jaistea errespetua emotekotan, Mañariko aldetik jaitsi eta handik hartu gero Gatzaietara bidea kotxera heltzeko. Aukera ugari dagoz. Naturean gustura egotea da garrantzitsuena. Beraz, disfrutau!
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!