Euskal artea eta mitología AEBetan

Bizkaie! 2025-04-22 09:58   Kulturea

Euskal arteak etxe barria eta ahots barritua topau ditu Patxi Xabier Lezama eskultorearen lanaren bitartez. 

'Amaiur', Patxi Xabier Lezama. | Ikusi handiago | Argazki originala

Tradizinoak eta barrikuntzeak markautako ibilbideagaz, artista hau New Yor konkistetan dabil haren obra harrigarriakaz.

Patxi Xabier Lezamak New Yorken aurkeztu eban Sugaar, oinarrizko obrea euskal kultureagaz dauen konpromisoaren erakusgarri. El Barrio ‘S Artspaceko galeria garrantzitsu eta ikonikoan, hain zuzen be, Artearen eta Kulturearen Munduko Biltzarraren (COMAC) esparruan, 2024an, April In Color erakusketan, eta Miamin, Red Dot Miami azoka ospetsuan, Art Basel USAren arloan. 2023an Metaverse Art International Fairen eta 2018an La Spanish Benevolent Society Galleryn (La Nacional)/New Yorken, Migrations: Ocean of Hearts erakusketan. Testuinguru horretan, haren lanak maila globaleko artista garrantzitsuen arteko estatusa sendotu dau.

Circle Foundationek aukeratutako artisteak 2025eko apirilaren 3tik 6ra arte erakutsi dau Artexpo New Yorken. Redwood Media Groupek atondu dau Manhattanen, New Yorkeko bost auzo edo barrutietati biztanle gehien dituan horretan.

Patxi Xabier Lezamaren moldakortasuna eta talentua ez dira ezustean pasau arte kritikari ospetsuentzat, besteak beste, Francisco Arroyo Ceballos, Arte Kritikarien Nazinoarteko Alkarteko (AICA) eta Arte Kritikarien Espainiako Alkarteko (AECA) kidea, eta Rosalía Torrent Esclapés, Arte Kritikaria eta Castellóko Jaume I Unibersidadeko Arte Estetika eta Teoriako Katedraduna, Vicente Aguilera Cerni Arte Garaikideko Museoko Zuzendaria, eskultoreak forma eta textura edo ehunen bidez emozino konplexuak komuniketako dauen gaitasuna nabarmentzen dabenak.

Patxi Xabier Lezamaren obrearen ezaugarria Euskal Herriko sustrai kulturalakaz dauen lotura sakona da. Halan da be, New Yorken egin barri dauen lanak bere praktika artistikoa aberasten daben dimensino eta testuinguru barriak esploretako nahia islatzen dau tradizinoa modernidadea buztartuz.

Haren azken lanetan, arte tradizionalaren konbentzinoei aurre egiten deutsen materialak erabilten ditu Lezamak. Elementuen konbinazinoak antxinakoaren eta garaikidearen arteko alkarrizketea sortzen dau. Fusino hori irudikapen fisikoa ez eze, bere prozesu personalaren metaforea be bada. New Yorkeko handitasunari eta aniztasun artistikoari aurre egitean, Lezama inspirauta sentiduten da, baina baita jota be. Errealidade barri horren aurrean sentiduten dauen ziurbaktasunak identidadearen eta esangurearen etenbako bilaketa dakar bere lanean.

Euskal artea, Patxi Xabier Lezamaren ikuspegiaren bidez, agertoki global batean berrasmetan da. New York, bere energia agortezinagaz eta aniztasunagaz, eraldaketa horretarako hondoko oihal perfektua bihurtzen da. Lezamako lanak muga geografikoeie erronkea joteaz gan, arte garaikideko nortasunari, tradizinoari eta barrikuntzeari buruzko gogoeta egin daigula gura dau.

Patxi Xabier Lezama.

Arte garaikidearen munduan indartsu dabil Enkarterriko Zallan 1967an jaiotakoak. Artistearen ikuspegi parebakoak eta euskal mitologia eta kulturea arteagaz buztartzeko abileziak talentu autortu eta moldakor bihurtu dabe. Euskal Herrian jaio zan artistea eta txikitatik erakutsi dau sormenerako berezko talentua, egungo eszena artistikoan bereizten dauen estilo bereizgarria jorratuz. Haren lanaren bidez, eskultoreak euskal artearen joanaren, orainaren eta etorkizunaren arteko loturea aztertzen dau.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu