'Gazteak Bertsotan' Hitzetik Hortzeran
2025-04-16 13:10 BertsolaritzeaAroa Arrizubieta eta Ander Sarriugarte izango dira protagonista.

Gazteentzat zirkuitu bat sortu guran ebizala, Gaztetxean Bertsotan, gazteek pentsau eta atondutakoa. 2000. urtetik aurrera jaiotako 24 bertsolarik hartu dabe parte; lau kanporaketa eta finalerdi bi egin ditue Euskal Herriko gaztetxetan. Lehia zentralidadetik kendu eta finala jai giroan egitea da helburua. Maiatzaren 3an izango da finala, oraindino esan ez daben gaztetxe batean. Holako zirkuitu bat sortzeko preminaz eta bertsolari gazteen kezka edo ardurez berba egingo dabe Arrizubietak eta Sarriugartek Miraría Martiarenagaz.
Josue Aramendiren bertso jarriakaz amaituko da aste honetako programea. Hitzari izeneko bertsoak ondu eta Manex Pagola musikaria izango dau lagun Aramendik.
Biriatu eta Bergara
Biriatuko Ikastolearen aldeko urteroko jaialdia eskainiko dabe zapatuan. Aimar Karrika gai-jartzaile zala egin eben bertsotan Alaia Martin, Aments Arzallus, Andoni Egaña, Maialen Lujanbio eta Miren Artetxek.
Bergaran Erramu Zapatu bezperako bertso jaialdian Beñat Gaztelumendi, Jon Maia, Nerea Ibarzabal, Oihana Iguaran eta Onintza Enbeita Enbeitak kantau eta gaiak emoten, barriz, Ibon Leibar ibili zan.
Hitzetik Hortzera datorren zapatuan izango da, apirilaren 19an, 21:00etan ETB1en.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!