Bill Murray Arriaga Antzokian izango da

Bizkaie! 2025-04-16 11:02   Musikea

Bagilaren 19an, New Worlds ikuskizuna eskaintzen.

Bill Murray aktorea, Jan Vogler biolontxelistea, Mira Wang biolinistea eta Vanessa Perez pianistea alkartu egin dira musikearen, literaturearen eta poesiaren inguruko ikuskizun baterako.

Bill Murrayk eta Jan Voglerrek bidaiatzen ezagutu eben alkar. New Yorken egin ziran lagun eta laster izan eben proiektu batean alkarrekaz lan egiteko idea.

Estadu Batuetako balioek literaturean eta musikean daben garrantzia erakusten dauen programea da, Amerikaren eta Europaren artean eregi dituen zubiak lotuz. Twain, Hemingway, Whitman, Cooper, Bernstein, Gershwin eta Foster dira Estadu Batuetako belaunaldi ugari markau dituen itzal handiko ahotsetako batzuk eta Mundu Berriaren xarmea, energia eta indar sortzailea ezagutzera emon deutsee munduari.

Kontuak kontu, Arriaga Antzokia musika eta literatura bikainaren arteko topaketa parebakoa izango da, arte-eremu horreetako maisu bi protagonista izango dira-eta.

Sarrerak hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu