Goikolau Alkarteak Labayru autortu dau
2025-04-16 07:58 Euskerea berbagaiBerriatuko herri ondarea sarean jarriz.

Bilbon Euskaltzaindiaren egoitzan egindako aurkezpenean, ondarea.berriatua.eus weborria aurkeztu da. Berton izan ziran herriko alkatea, Joseba Goienola, Goikolau Alkarteko burua, Iñigo Manzisidor eta Leixuri Arrizabalaga, Bizkaiko Foru Aldundiko Euskerea, Kulturea eta Kirol Saileko ahalduna.
Atari barri horretan urteetan jasotako era askotako ondarearen barri emoten da: lanbideak, bizimodu tradizionala, historiaurreko kobazueloen errastuak, antxinako olen eta erroten errastuak, basoetako kortak… Ganera, eduki horreek euskarri desbardinetan erakusten dira: argazkiak, bideo-txatalak, alkarrizketak… Beti be lehenaren eta orainaren artean zubia eraikitzeko helburuagaz, eta bide batez herriko taldeek aberastasun hori balioan jartzeko egiten daben lana balioan jarrita.
Aurkezpenaren ostean, Goikolau Alkarteak, ondarearen ikerketan eta zabalkundean eredu izan dituan erakundeei esker ona adierazo eutsen: Labayru Fundazioa, Bizkaikoak atondutako Ondarearen Europako Jardunaldiak eta Xenpelar Dokumentazino Zentroa.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!