'Bi t'erdi', Hartortxu Rock jaialdiaren agur abestia

Bizkaie! 2025-04-15 12:20   Musikea

Entzun hemen.

Jaialdiari merezi dauen agurra emoteko, Bi t’erdi abestia aurkeztu dabe. Berton, Mirua taldeak, Pello Reparaz, Juantxo Arakama, Betti Albor eta Battitt Etchartegaz batera izan da. Ganera, Mauleko Txingili’K taldearen eta Patxi Cazenave Maskakeko abeslariaren ahotsak gehitu jakie abestiari.

Bakarrik gitxi egin daikegu, alkarregaz gehiago gara. Norbanakoen batura baino handiagoa da auzolanaren indarra. 1 + 1 bi t’erdi da. Hainbat euskal artistek alkarlanean ondutako kantua da hau, musika doinuz alkarlanerako grina haizetu asmoz.

Abestia Mattin Zeberiok produzidu dau eta bideoklipa Arrigurirek. Azala, barriz, Iñaki Tristanena da.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu