Zortzi banda XVIII. Haizetara Kaleko Musikearen Nazinoarteko Lehiaketan

Bizkaie! 2025-04-15 11:04   Musikea

Herriko kaleak hartuko ditue bagilaren 20, 21 eta 22an.

Betiko lez, Amorebieta-Etxano kale-musikako nazinoarteko banden topagune izango da, XVIII. Haizetara Nazinoarteko Kale Musikra Lehiaketeagaz. Bagilaren 20, 21 eta 22an egingo da lehiaketea eta egitarau bizi eta erakargarria eskainiko dau, munduko txoko askotatik etorritako musika proposamenekaz.

Aurton, 11 herrialdetako 37 talde aurkeztu dira hitzordu kulturalean parte hartzeko asmoz. Proposamenak Frantzia, Italia, Portugal, Mexiko, Suitza, Estatu Batuak, Erresuma Batua, Herbehereak, Benin, Errusia eta Espainiatik jaso dira. Estadu mailan, barriz, 9 herrialdeetatik emon dabe izena: Kanaria Handia, Bartzelona, Madril, Murtzia, Girona, Ciudad Real, Segovia, Nafarroa eta Bizkaia.

Kontuak kontu, atonketa batzordeak zortzi banda hautatu ditu, estadu eta nazinoarte mailakoak eta hainbat musika estilokoak, esaterako, musika tradizionalak, bersinoak, konposizino originalak, musika balkanikoa, elektronikoa, hip-hop, funk, folk, swing… Zortzi taldeak hiru egunez lehiatuko dira Amorebieta-Etxanoko kaleetan.

Ondoko honeek dira Haizetara 2025ean parte hartuko duten taldeak:

  • Undertow Brass Band (Estadu Batuak).
  • The Brass Funkeys (Erresuma Batua).
  • La Revuelta (Suitza).
  • Zygos Brass Band (Frantzia).
  • Los Fugitivos (Ciudad Real).
  • Suck da Head (Frantzia).
  • Goxo Txaranga (Iruñea).
  • Cornelius (Frantzia).

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu