Iruñeko Udalak eta Euskaltzaindiak hitzarmena barritu dabe
2025-04-15 10:04 Euskerea berbagaiHizkuntza-aholkularitzarako eta argitalpenak hedatzeko.

Joseba Asiron Saez Iruñeko alkateak eta Andres Urrutia Badiola Euskaltzaindiko lehendakariak sinatu dabe hitzarmena. Horreezaz gan, ekitaldian izan dira Sagrario Aleman euskaltzain osoa eta Euskaltzaindiaren Nafarroako ordezkaria, eta Erramun Osa Euskaltzaindiko idazkariordea be.
Euskaltzaindiak euskerearen gramatika-arauak ikertu eta formuletan ditu, baita erabilerea sustatu eta eskubideak jagon be. Hitzarmenaren arabera, Euskaltzaindiak konpromisoa hartu dau Iruñean dauen ordezkaritzea eusteko erabiliko dauela dirulaguntzea, baita hizkuntza-aholkularitza emoteko be, Nafarroan aplikauko diran hizkuntza-arauak ezartzeko erakunde aholku-emoile ofiziala dan neurrian.
Euskaltzaindiak euskerearen inguruko aholkularitza eskainiko deutse Udalari eta herritarrei; txostenak eta ziurtagiriak emonen ditu, baita kultur hedapenerako jarduerak, ikastaroak eta hitzaldiak be. Ganera, egin edo sustatzen dauen argitalpen bakotxaren hamaika ale emoten deutso Udalari.
Beraz, Udalak 12.000 euro emongo deutso Euskaltzaindiari 2025eko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra bitarte egiten dituan jardueretarako.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!