'Galbahea' lanaren audioliburua kaleratu dabe

Bizkaie! 2025-04-15 09:22   Musikea

Entzun hemen.

2024ko maiatzean argitaratu eban Susa Argitaletxeak Gotzon Barandiaranen hirugarren poema liburua: Galbahea.

Oraintsu, liburuko poemak grabau ditu Barandiaranek, belaunaldikide eta euskerazko literatur eta musikagintzean lagun dituanekaz.

Audioliburu horretan Ainara Lasa, Josu Landa, Juanra Madariaga, Uxue Alberdi, Harkaitz Cano, Iraia Etxebeste, Jose Luis Otamendi, Itziar Ugarte, Oier Guillan, Andoni Tolosa Morau, Leire Lopez Ziluaga, Mikel Elorza, Iratxe Retolaza, Itxaro Borda eta Gorka Urbizu ibili dira poemak errezitetan. Azken poemea, Imanol Ubedak kantau dau.

Horrezaz gan, Lander Bilbaok, hiru abesti sortu ditu, liburuaren soinu-bandea bezela. 

Era berean, liburuaren irakurraldia atondu dabe Susak, Apoa poesia irakurle-taldeak eta Azpeitiko Udal Liburutegiak alkarlanean. Bagilaren 8an izango da, 18:00etan, Sanagustin Kulturgunean.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu