Martxan da CAF-Elhuyar sariketea

Bizkaie! 2025-04-14 07:42   Euskerea berbagai

Aurtongo edizinoan kategoriak barritu dira.

Martxan da CAF-Elhuyar sariketea, zientzia eta teknologiaren arloko gaiak eta ikerketak euskeraz gizarteratzeko lanak autortzea eta bultzatzea helburu dauena. Elhuyarrek atontzen dau egitasmoa, CAF enpresagaz batera, NEIKERen babesagaz.

Aurtongo edizinoaren izenburua Begi berriz kontatzeko da, barrituta dator-eta CAF-Elhuyar sariketea. Gizartearen etenbako bilakaereagaz bat eginez, kategoriak egokitu dira; artikuluak eta audioak saritzeko kategoriei, argazkilaritza zientifikoarena gehitu jake. Gazteek leku berezia izango dabe kategoria horretan eta argazkien bitartez euren ikuspegia emotera konbidauko ditue.

Lanak, ondoko kategoria honeetan aurkezteko aukerea izango dabe:

- Dibulgazino-artikuluak. Euskeraz sortutako dibulgazino-lanak aurkeztuko dira, zientzia eta teknologiaren arlokoak. Saria: 2.000 euro, oroigarri bat eta Elhuyar aldizkarirako urtebeteko harpidetzea.

  • Orokorrak: edozein zientzia edota teknologia-gairi buruzko dibulgazino-artikuluak.
  • Norberaren ikerketean oinarritutako artikuluak: zientziako edota teknologiako norberaren tesietan oinarritutako dibulgazino-lanak edota norbere ikerketeari buruzko artikuluak aurkeztuko dira.

- Zientzia-kazetaritza. Argitaratutako kazetaritza-lanak aurkeztuko dira, formatuta bikoak. Saria: 1.000 euro, oroigarri bat eta Elhuyar aldizkarirako urtebeteko harpidetzea.

  • Idatzizkoak: euskerazko hedabide batean argitaratutako zientzia-kazetaritzako artikuluak.
  • Audioak: zientzia eta teknologiako gaiak gizarteratzeko irrati-piezak edo podcast-audioak, euskeraz sortuak.

- Argazkilaritza-lanak. Zientziagaz edota teknologiagaz lotura daben argazkiak aurkeztuko dira. Azpikategoria bi egongo dira:

  • Helduak: 18 urtetik gorakoentzat. Saria: 2.000 euro, oroigarria eta Elhuyar aldizkarirako urtebeteko harpidetzea.
  • Gazteak: 14-18 artekoentzat. Saria: zientzia edota teknologiagaz zerikusia dauen esperientzia bat disfrutetako aukerea (1.000 euro inguruko balioa) eta Elhuyar aldizkariaren urtebeteko harpidetza.

Horrezaz gan, NEIKER saria emongo deutse lehen sektoreari lotutako artikulu onenari; 2.000 euro, oroigarri bat eta Elhuyar aldizkarirako urtebeteko harpidetza jasoko ditu saridunak.

Lanak 2024ko garagarrilaren 1era bitartean aurkeztu daitekez, hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu