2025/06/07 13:08

La Peña - Abusun. | Musikea

Hirian La Peña - Abusu

Zapatuan, bagilak 7, Bilboko Abusu auzoan Hirian ekimena izango da, Bilbao BBK Live jaialdiaren eta Kreatibo Industriak fundazinoaren eskutik. Hirian ekimenari esker, auzoko kale eta plazak jai-giroan sartuko dira egun batez, abangoardiako musika-programazino eklektikoa eskainita, gustu eta publiko guztietarako modukoa eta doban.

Lau agertoki prestau ditue Ibaieder parkean eta Ibaizabal kanpan Hirian ekimenaren seigarren edizinoko 18 artistentzat.

- Bat (Ibaieder parkea).

  • Agertoki horretan ibiliko dan lehen taldea Los Bengala izango da; horren ondoren, PI L.T., metal alternatibo euskaldunaren mitoa. Geroago, Airbag, Esteponatik datorren rock hirukotea; Hens, Estaduko pop urbanoaren figura ezagunenetako bat; eta, eguna amaitzeko, Javiera Mena, Latinoamerikako pop elektronikoaren erreferentea.

- Bi (Ibaizabal kanpa).

  • Bigarren agertokian doinu urbanoekaz hasiko da eguna, Bad Gyal eta Mushkaaren ahizpa txikia dan Greta artisteagaz, sensibilidadea eta jarrera bikaina buztartuko ditu; jarraian, LaBlackie ibiliko da, etiketa guztiak gainditzen dituan proposamen gordin eta magnetikoa. Horren ostean, Ziggy Stardust eta Parquesvr izango dira.

- Hiru (Ibaieder parkea).

  • Hirugarren agertokiak ondoko kontzertu honeek hartuko ditu, orden kronologikoan: Ruiseñora, Michael Foster, Ultralágrima bikotea eta Svsto. Hirian ekimeneko hirugarren eszenatokiaren azken kontzertua Kiliki taldearena izango da, Iltze 1 EPa aurkezten.

- Lau - Basoa In The City (Ibaieder parkea).

  • Hiru agertokiaren ondoan, Basoa in the city egongo da, musika elektronikoaren agertokia, hainbat proposamenekaz: Puñales, Chill Mafiako kide izandako Sunny Wright IV, Miravalles bizkaitar DJ eta Lamia Mari donostiarra.

Kreatibo Industriak fundazinoa Bilbao BBK Live jaialdiagaz batera sortu dau Hirian proiektua. Proiektu sozial horren helburua esperientzia parebakoa sortzea da, jaialdiaren mugak gainditu eta aldaketa sozialaren katalizatzaile bihurtzeko, herritar guztien partaidetza sustatuz eta eraginpeko komunidadeari balioa emonez. Bilboko Udalaren laguntzea ezinbestekoa izan da ekimena aurrear eroateko.

Bilbao BBK Live garagarrilaren 10ean, 11n eta 12an izango da Kobetamendin. Eguneko sarrerak, bonuak eta kanpinerako txartelak salgai dagoz hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu