Bertan behera maiatzak 31ko Hilotz taldearen kontzertua

Bizkaie! 2025-04-14 12:58   Musikea

Izan be, Pablo Cabasesek taldea ixtea erabagi dau.

Hilotz taldeak sare sozialetatik adierazo dauanez, Pablo Cabasesek taldea ixtea erabagi dau arrazoi personalengaitik. Horregaitik, pena handiz, behartuta gagoz maiatzak 31ko Bilboko itzulera kontzertua bertan behera ixtera.

Era berean, ondokoa esan dabe: Hilotzek aurrera jarraituko dau eta daborduko uda eta udagoieneko kontzertuak prestetan gabiz.

Horrezaz gan, gitarrista bat topetan dabizela adierazo dabe, interesatuek, mezu pribatu bidez kontaktau hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu