Laboratorium Museoak Carles Pucheren 'Hitzik gabe dibulgatzea' erakusketea inaugurau dau
2025-04-14 10:04 KultureaUrriaren 19ra arte egongo da ikusgai.

Laboratorium Museoak ilustrazino zientifikoa balioan jarriko dau haren hamargarren urteurrenean. Azken urteetako bideari jarraipena emonez, EHUko Ilustrazino Zientifikoko masterreko artelanen, Emakumeak botanikan eta Iragana Ilustratzen: Mauricio Antón eta paleoartea erakusketei testigua hartuko deutse Carles Pucheren Hitzik gabe dibulgatzea erakusketeak.
Laboratorium Museoan urriaren 19ra arte ikusgai egongo dan Hitzik gabe dibulgatzea erakusketak, ilustratzaile zientifikoaren azken 40 urteetako jarduna hartzen dau. Ibilaldi lasaia da, zehetasunez beteta egon arren. Berton, marrazkiak egiteko Pucheren teknikak erakusten dira, baita paisajea edo ikerketako marrazki zientifikoen, antropologikoen, zoologikoen edo botanikoen irudikapena. Puchek adierazo dauenez, hasierean gehien erabili dodazen teknikak koloretako arkatzak, eta ostean, tinta txinatarra, grafito-arkatza eta akuarela izan dira.
Carles Puchek egindako marrazki gehienak testu zientifiko edo dibulgatzaile bategaz batera argitaretako pensatutako marrazkiak dira. Holan, marrazkiak ziranak ilustrazino bihurtu dira. Puchek, besteak beste, ondoko lekuetan egin dau lan: Valentziako Uniberdidadean, National Geographicen, Bartzelonako Zientzia Museoa eta Balear Ugarteetako Gobernuan.
Carles Puche eta Carmen Moreri autortzea
Carles Puche eta Carmen More autortu ditue inaugurazino ekitaldiaren amaierean. Berton izan dira Puche eta Moreren familia, masterreko ikasle eta irakasleak, ikasle ohiak eta Laboratorium Museoan eskaintzen da Ilustrazino Zientifikoko ikastaroko partaideak. Autortzea Maren Ortiz-Zarragoitiak gidatu dau eta Ainhoa Letek (Bergarako Udala), Rosa Errazkinek (Laboratorium Museoa) eta Vega Asensiok (EHUko masterreko koodinatzailea) oroigarri bana eskaini deutse Carlesi eta Carmeni, azken hamarkadean izan daben konpromisoa eskertuz.
Hiru oroigarri berezi banatu dira
Carles Puchek eta Carme Morék akordu bana jaso dabe, ibilbide profesional eta personala autortuz. More funtsezko figurea izan da Pucheren lana edegi eta irakaskuntza sustatzen. Autortzean, bien arteko lankidetzea eta batasuna islatu da. Oroigarriak Elsa Novelle Ibañezek sortutako zeramikazko artelanak dira: Laboratorium Museoaren logotipoa daben pintore-paleta itxurako piezak.
Hirugarren oroigarria, Carles Puchek jaso dau. Vega Asensiok eskainia, komunidadearen esker ona jasotzen dauen liburuxka berezia izan da. Berton ikasle eta lankide askoren ilustrazinoak eta mezuak batu dira: Mauricio Antón, Fernando Baptista, Juan Varela, Pedro Salgado, Meritxell Campos, Blanca Martí, María Viñas, Ana Madinabeitia, Izaskun Alberdi eta Vega Asensio bera.
Ekitaldiko azken berbak Maren Ortiz-Zarragoitiak eskaini ditu, Ilustratzaile Zientifikoen Iberiar Alkarte Profesional barriaren izenean. Haren esanetan, ohore bat da Carles Puche gure kideen artean izatea. Maitasun handiz, CIPICeko ohorezko kide izentau nahi dogu, profesional bezela ordezkatzen dituan balioengaitik eta gure herrialdeko ilustrazino zientifikoari egin deutson ekarpen handiagaitik.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!