Jon Esnaola Agirrek irabazi dau Eusko Ikaskuntza-LABORAL Kutxa Gazte Saria

Bizkaie! 2025-04-11 12:29   Musikea

LUUR, Nestor Basterretxearen oroimenez musika proiketuari esker.

Jon Esnaola Agirre (Tolosa, 2000) konpositorearen LUUR, Nestor Basterretxearen oroimenez musika proiektuak, Eusko Ikaskuntza - LABORAL Kutxa Gazte Saria 2025 irabazi dau. Sariak, 2019tik, babesa emoten deutse 35 urtetik beherako gazteei Humanidadeak, Kulturea, Arteak eta Gizarte Zientzien arloetan sormen-lanak, ikerketa-lanak edo egonaldiak egiteko.

Epaimahaiak, ondokoa nabarmendu dau lanaren inguran: LUURen bikaintasun artistiko eta teknikoa, euskal kultureagaz eta ondareagaz dauen konpromiso garrantzitsua eta, aldi berean, erreferente artistiko handiekaz berba egiteko gaitasuna. Horri gehitu behar jako kanpoko proiekzinoa daben euskal sortzaileen belaunaldi barriaren begirada garaikidea eta personala.

Nestor Basterretxea eskultorearen akorduz sortu zan, kulturea garaikidearen oinarrizko figura bezela eta euskal nortasunean sakonki errotutako artearen bilaketean inspirauta, LUURek folklore autoktonoaren elementuak jaso eta berrinterpretetan ditu, ikuspegi abangoardista eta barrituagaz. Holan, konpositoreak egungo lengoaia artistikoek kultur ondarearekaz modu bizian, eguneratuan eta eraldatzailean berba egin leikeela erakutsi nahi dau.

Jon Esnaola Agirrek hainbat lan konposau ditu, besteak beste: Eduardo Chillidaren Idazkiak eta Jorge Oteizaren Quousque tandem...!, edo Gravitaciones, Euskal Ahaide Kosmogonikoak, Luz Oscura eta Atauts.

LUUR, ganera, natura defendetako eta babesteko kantua eta deia da, eta, alde horretatik, obrean oinarri ekologistea nabarmentzen da. 76 interpreterentzat idatzia eta hamar minutu inguruko iraupenagaz, LUUR datorren udan estreinauko dau Euskadiko Gazte Orkestreak (EGO), Unai Urrechoren zuzendaritzapean. Donostia, Bilbo eta Gasteizen.

Sariak, 6.000 euro eta autortzea, bultzada nabarmena emongo deutso Jon Esnaola Agirreri. Egun, Musikenen, Euskal Herriko Goi Mailako Musika Ikastegian, azken konposizino urtea egiten dabil. Horrezaz gan, bitan jaso dau Euskadiko Musikari Gazteen Lehen Saria, baita Italy Percussive Arts Society Saria eta Madrilgo Zarzuela Antzokiaren Konposizino Saria be. Era berean, Esnaolak, Euskal Herriko Musikagileen Alkarteko zuzendaritza batzordean parte-hartzeak euskal kulturea eta musikarekiko konpromiso aktiboa erakusten dau.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu