Xabi Solanok 'Inpernuko' biniloa kaleratu dau

Bizkaie! 2025-04-11 07:40   Musikea

Argitaratu bako abesti bi ditu.

Esne Beltzak, lagunekaz, agur esan eutson 18 urteko ibilbideari zezeilaren 1ean, sekulako kontzertua eskainiz Bilbao Arenan. Halanda be, Xabi Solano ez da oholtzetatik jatsi, izan be, beru-belarri dabil Fermin Muguruzaren 40. urteurrenaren nazinoarteko birean.

Tartean, Solanok Inpernuko izeneko biniloa egin dau. Berton, artistearen ibibildeko kantu onenak jasotzen ditu, esaterako: Esne Zopak, Gora, Bi edo bakarka grabau eban Ereñotzu abestia.

Ganera, kaleratu bako lan bi gehitu ditu: Zirrara konpartitu bat eta Dantza zati bat. Azken hori, Jon Maiaren Gazta zati bat dokumnetalerako sortu eban.

Erosi hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu