Gitxienekoaren heren bi lortu ditu Jaldi Hadik

Bizkaie! 2025-04-10 12:31   Euskerea berbagai

Egin hemen ekarpena.

Ane Elordi, Ander Iriarte eta Lurdes Etxezarreta (Argazkia: Asier Arroita). | Ikusi handiago | Argazki originala

Euskerea eta Korrika protagonista izango dituan dokumentala produziduteko ezinbestekoa dan kopurua lortzeko gertuago dago Jalgi Hadi crowdfunding kanpainea. AEK eta Mirokutanaren arteko produkzinoa Donostia Zinemaldian aurkezteko asmoa dago.

Korrika barrutik erakutsiko dauen dokumentala egiteko gitxienekoaren % 68 heldu da. 30.000 euro behar dira gitxienez, halanda be, Ane Elordik, Korrikako arduradunak, adierazo dauenez, ezin dogu ahaztu helburua be badala 88.000 eurora heltzea.

Hamasei egun falta dira kanpainea amaitzeko. Asko izan dira Jalgi Hadi proiektua babestu daben persona ezagunak, besteak beste, Amagoia Mujika (Berriako zuzendaria), Nekane Artola (Ikastolen Alkarteko burua), Josu Etxaburu (Gure Esku Dagoren bozeroailea), Zuriñe Hidalgo, Xabier Euzkitze, Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoak...

Halanda ze, ekarpenak 5 eurotik 250 eurora artekoak izan daitekez eta norbanakoek zein alkarteek egin leikiez.

AEK eta Korrikako arduradunek nabarmendu dabenez, ekarpena egiteak saria dakar, besteak beste, dokumentalaren kredituetan agertzea, estreinaldira joateko aukerea edo kilometroen zozketean parte hartzea.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu