Naroa Iturriozek irabazi dau laugarren kanporaketea

Bizkaie! 2025-04-10 09:23   Bertsolaritzea

Holan, erabagita geratu dira maiatzaren 31ko finalistak.

Bizkaiko Eskolarteko Txapelketako azken kanporaketa jokatu da Durangon. Puntu gehien batu dituan bertsolaria Naroa Iturrioz izan da.

Ondoko zazpi gazteak izan dira protagonistak:

  • Aner Goikoetxea.
  • Haizea Rotaetxea.
  • Jon Abasolo.
  • Maddi Aurtenetxe.
  • Malen Ibarzabal.
  • Maren Armendia.
  • Naroa Iturrioz.

Gai-jartzaile lanetan Ander Aldazabal ibili da eta epaimahaia Garazi Mendoza, Beñat Romero eta Juanjo Respaldizak osotu dabe. Idazkari lanetan, barriz, Ander Elortegi egon da.

Finala

Bizkaiko Eskolarteko bat-bateko txapelketak lau kanporaketa izan ditu. Saio bakotxeko irabazlea zuzenean sailkatu da eta ganontzeko laurak puntuazinoz. Beraz, ondoko honeek izango dira, maiatzaren 31an, Iurretako Frontoian jokatuko dan finalean abestuko daben gazteak:

  • Aiala Irurtia (Arantzazu).
  • Ekhi Zuluaga (Igorre).
  • Enara Gallastegi (Dima).
  • Iradi Barrenetxea (Artea).
  • Jon Abasolo (Munitibar).
  • Kelmene Abaitua (Berriz).
  • Maddi Aurtenetxea (Zornotza).
  • Naroa Iturrioz (Zornotza).

Goizeko 10:00etan eskolarteko nagusien idatzizko finala izango da eta horren ostean, 11:30ean, ekingo deutso bat-bateko finaleko zortzikoteak.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu