Gontzal Mendibilek 'Hitza geratzen zait' disko-liburua kaleratu dau
2025-04-10 07:37 MusikeaBlas de Oteroren poema musikatuak.

XXI. mendearen lehen laurena amaituta, Gontzal Mendibil euskal kantautoreak, Hitza geratzen zait disko-liburua kaleratu dau. Mendibil, Blas de Oterogaz proiektuak eta adisikidetasuna partekatu zituan Ez dok Amairu taldeko ordezkaria. Helburua da, abestiak aske, bizi eta modu espontaneoan entzun ahal izatea.
Gontzal Mendibil (1956) kantautore eta idazle bizkairtarra da. Gontzal Mendibilek euskerazko musikan eta literaturan lan aitagarriak ditu, baita Euskal Herriko transizinoaren protesta kantu enblematikoak be, esaterako, Zaurietatik dario, 1974an Xabier Castillo Xeberrigaz grabau ebana. Berton, XX. mendeko euskal kantagintzearen pieza garrantzitsuak batzen ditu. Danetara, 18 disko baino gehiago argitaratu ditu.
Blas de Otero (Bilbo, 1916ko martiaren 15a - Majadahonda, Madril, 1979ko bagilaren 29a) 50. hamarkadako poesia sozialaren ordezkari nagusietako bat izan zan estaduan.
Eskuratu disko-liburua hemen.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!