'Lehentasuna da kanpotik datozen personak euskerara hurrertzeko zubiak eregitea'
2025-04-10 08:00 Euskerea berbagaiEuskaltegietako ikasleen % 10 atzerriko etorkinak dira eta % 12 beste autonomia erkidego batzuetakoak.

Ikasturte barri honetan A1 mailan ezarritako dobakotasunaren bidea sustatzeko politikeari esker, ikasle kopuruak % 20 egin dau gora eta ikasturtea oraindino ez da amaitu.
Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikako sailburuordea, Aitor Aldasoro eta Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntzerako Erakundeko (HABE) zuzendaria, Jokin Azkue, Legebiltzarrean izan dira 2022. urtean HABEk egindako Atzerritik etorritako kolektibo zaurgarriei euskalduntzea eragozten deutsen traben diagnostikoa txostenekn emoitzen inguruan azalpenak emoteko. Esan dabenaren arabera, Jaurlaritzeak badaki lehentasuna dala kanpotik datozen personak euskarara hurreratzeo zubiak eregitea, erronka demografikoaren aurrean, etorkinek berebiziko garrantzia izango dabelako gure herriko etorkizunean eta honen ondoizatean.
Aitor Aldasoro Hizkuntza Politikako sailburuordeak azaldu dauenez, euskerea ez da erronka demografikoari erantzuteko elementu bakarra, baina euskerea bada erronka demografiko horretan komunidade sentipena eta gizarte kohesinoa lortzeko aukera ezin hobea. Aldasorok azpimarratu dau etorkinak euskerara hurreratzeko erraztasunak eta erakartzeko politikak sustatu behar dirala eta bide horri eutsiko deutsela: gure helburua da dobakotasunaren bidetik jarraitzea eta euskerearen ezagutza ahalik eta gehien zabaltzea. Esangura horretan neurri nagusi bi nabarmendu ditu Aldasorok:
(1) Ikasturte barri honetan A1 mailan ezarritako doakotasunaren bidea sustatzeko politikari (ikasle kopuruak % 20 egin dau gora).
(2) Euskerazko harrera ikastaroak (ikasturte barri honetan, ikasle kopurua % 10 igon da).
Ostean, Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntzerako Erakundeko (HABE) zuzendariak, Jokin Azkuek, azalpen zehatzagoak emon ditu.
AISA ikastaroak
Azkuek azaldu dauenez, atzerritik etorritakoei euskerara hurreratzek harrera-ikastaroak dira AISA ikastaroak eta programa honetako etorkinek euskerea ikasteko zailtasunei eta trabaie buruz eben eretxia batzea izan eban helburu txostenak eta, holan, euskalduntzean dituen traben oinarrizko argazki bat ataratea.
Txostenak dakarrenaren arabera, euskalduntzeko zailtasun nagusiak lana eta familia euskera-klaseakaz buztartzea eta dirua aurreratu behar izatea dira; eta, era berean, euskalduntzearen arrazoi nagusiak seme-alabak laguntzea eta herrian hobeto integretea dirala.
Zaltasun edo trabei aurre egiteko martxan diran neurrien barri emon dau HABEko zuzendariak: AISA programea garatzeko lankidetza-hitzarmena sinatua dau HABEk Eusko Jaurlaritzako Ongizate, Migrazino eta Erronka Demografikoko sailagaz eta lankidetza horri esker ikastaro hori finantzietan da eta guztiz dobakoa da ikasleentzat. Holan, dirua aurreratzearen leheneno arazoa gainditzen dogu.
Ikastaro honeen erakargarritasuna azpimarratu dau HABEko zuzendariak etorkinak euskerearen mundura hurreratzeko, izan be, ikastaroetan euskerea ikasteaz gan kultura eta hurreko eremuko osogaiak lantzen dira.
- 2023-2024 ikasturtean 3.407 etorkin ibili ziran euskerea ikasten helduak euskalduntzeko sisteman eta, horreetatik, 686 matrikulau ziran atondutak 73 AISA taldeetan.
- 2024-2025 ikasturtean, barriz, ikasle kopuruak % 10 egin dau gora.
Euskera ikasteko dobakotasunera bidea
Azkuek gaineratu dauenez, ikasturte barri honetan jarri dan A1eko ikastaroen matrikulearen dobakotasunerako bideak emoitza oso onak izan ditu: Jaurlaritzeak martxan jarritako neurri honi esker, ikasle kopuruak ia % 20 egin dau gora A1 mailan. Gainera, matrikulau dira ohikoa dan baino ikastaro trinkoagoan, ordu gehiagoko ikastaroetan. Duda barik, barri oso ona da. Aurreko ikasturtean ikasleak 2.588 ziran eta oraingoan 3.060 ikaslek jaso dabe dirulaguntza hau.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!