Alos Quartetek Bogota eta La Habanan izandako esperientziari buruzko abestia egin dau
2025-04-10 08:00 MusikeaEntzun hemen.

Alos Quartet taldearen 25. urteurrena dala-eta, Kolonbia eta Kuban egindako biran estreinautako abestia kaleratu dau. Ernesto Oliva cubatar pianista ezagunaren kolaborazinoagaz.
Jean Phocas Alos Quarteten teknikariak grabauta, Iñigo Egia eta Iñar Sastreren laguntzea izan dau.
Ameriketako biran bizitako esperientziak batzen dituan making of bategaz horniduta dator bideoklipa.
Datozen hilabeteetan hainbat jaialditan kontzertuak eskainiko ditu Alos Quartetek, esaterako Donostiako Musika Hamabostaldian eta udagoienean Alemanian.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!