Barikuan izango da Nafarroako Eskolartekoaren finala
2025-04-09 11:00 BertsolaritzeaIrurtzungo Pikuxar Euskal Txokoan.

Enaitz Zestau-Telletxea (Bera), Ibai Letona Garaikoetxea (Iruñea), Iradi Goñi Montiel (Iruñea), Iraun Zestau-Telletxea (Bera), Kattalin Lizarraga Mendia (Leitza) eta Kattin Madariaga Apaolaza (Arantza) izango dira 39. Nafarroako Eskolarteko Txapelketan parte hartuko daben sei bertsolariak.
Saats Karasatorrek aurkeztuko dau saioa eta Amaia Telletxea, Jon Diaz de Mendibil eta Joseba Beltza izango dira saioko epaileak.
Txapelketeak fase bi ditu:
- Lehenengo fasean bertsolari guztiak ibiliko dira eta ondokoa egin beharko dabe:
- Agurra.
- Lau oinak emonda bertso bana osotu.
- Bukaerea emonda bertso bana osotu.
- Berbea gaitzat hartuta bertso bana osotu.
- Gai orokorra emonda, gehienez 5 puntuko bertso bana osotu.
Hortik, lau bertsolari sailkatuko dira bigarren faseko lehengo ariketara eta horreetatik bi, ganbara lanera. Ondokoa da sailkatuek egin beharreko lana:
- Zortziko txikian, ofizinoka, bertso bina.
- Ganbarako lana: puntu bati erantzunez bertso bat eta gaia emonda bertso bat.
Lan guztiak eginda puntu gehien batzen dituan bertsolariak jantziko dau aurtongo txapela. Txapelketako lehenengo sailkatu biak, ganera, Euskal Herriko Eskolartekorako sailkatuko dira, Nafarroako ordezkari bezela.
Saioa barikuan, hilak 11, 18:30ean hasiko da Irurtzungo Pikuxar Euskal Txokoan eta sartzea doban izango da.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!