'Euskereari hauspoa emon eta pausoak emoten jarraitu behar dogu'
2025-04-08 13:53 Euskerea berbagaiIkusi hemen igazko jardueren laburpena.

Urteko Batzar Nagusia egin dau Labayru Fundazinoak BBK Aretoan Bilbon. Guztira 120 lagun batu ziran, horreen artean, Eusko Jaurlaritzea, Bizkaiko Aldundia, Bilboko Udala, BBK, Bizkaiko hainbat udaletako ordezkariak, enpresa publikoak eta Eleizbarrutiko kultur erakundeak. Horrezaz gan, baita hainbat bezero, hornitzaile, inguruko lagun eta jarraitzaile be.
Aurreko batzarreko aktea onartu, jardueren eta diru-kontuen barri emon eta onartu, eta Artezkaritzako kideak barriztau ziran.
Igazko jardueren laburpena bideo baten bidez egin zan. Aurreko batzarretik hona, zerbitzuetan eta ikerketetan egindako egitasmoak adierazo ziran. Nabarmenenen artean ondoko honeek dagoz: Otxarkoagako Lanbide Eskolan euskerea irakasten hasi dira; normalizazino-plana ezartzeko zerbitzua emoten Zaldibarko Udalean eta Euskalduna Jauregian; andrak Athleticen egindako bideari buruzko bideoa egin dabe; eta, naturea eta urteko zikloagaz loturiko siniskerak eta ohiturak bideoan jaso ditue.
Diru-kontuak onartu dira. Igazko sarrera-gastuak orekatuta dagoz eta 2025erako aurrekontua be onartu da.
Kide biren agintaldi-amaierea dala-eta, beste bi aukeratu dira hareen lekurako. Adolfo Arejitak barriztau egin dau, beste lau urte jarraitzeko eta Javier Arrietak itxitako lekuan Andere Goirigolzarri sartu da.
Tartean Leire Barañano Euskorporako zuzendariaren hitzaldia egin da, Digitalizazinoa eta euskera: mehatxuak eta aukerak gaiari buruz.
Igone Etxebarria zuzendariak, laguntzaile eta lagun guztiei eskerrak emoteaz gan, urte bi barru Labayruk 50 urte beteko dituala-eta, ordura begira gogoeta, egokitzapena eta erakundea ondo kokatuta aurkezteko egiteko diran bidearen barri emon eban: euskereari hauspoa emon eta pausoak emoten jarraitu behar dogu. Horretarako agente eta erantzukizun maila guztietako kideen indarra batzeko deia egiten dot.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!