Iradi Barrenetxeak irabazi dau hirugarren kanporaketea

Bizkaie! 2025-04-08 09:00   Bertsolaritzea

Bihar, hilak 9, izango da laugarren eta azken kaporaketea Durangon.

Iradi Barrenetxea. | Ikusi handiago | Argazki originala

Atzo jokatu zan Bizkaiko Eskolarteko Txapelketako hirugarren kanporaketea Igorren. Iradi Barrenetxea izan da irabazlea, finalerako txartel zuzena lortuz.

Ondoko zazpi gazteek izan ziran Igorreko saioko protagonistak:

  • Aiala Irurtia.
  • Amaia Gallastegi.
  • Iradi Barrenetxea.
  • Iraia Lauzirika.
  • Joseba De Rueda.
  • June Legarreta.

Gai-jartzaile lanetan Jone Larrinaga ibili zan eta epaimahaia Garazi Mendozak, Beñat Romerok eta Juanjo Respaldizak osotu eben. Idazkari lanetan, barriz, Ander Elortegi egon zan.

Bizkaiko Eskolarteko laugarren kanporaketa

Bizkaiko Eskolarteko laugarren eta azken kanporaketa apirilaren 9an izango da Durangoko Kurutziaga Ikastolan. Saioa, aurreko kanporaketak lez, arratsaldeko 17:00etan izango da. Ondoko honeek parte hartuko dabe:

  • Jon Abasolo.
  • Maren Armendia.
  • Maddi Aurtenetxe.
  • Aner Goikoetxea.
  • Malen Ibarzabal.
  • Naroa Iturrioz.
  • Haizea Rotaetxe.
  • Naia Zelaia.

Finala

Maiatzaren 31n jokatuko da Iurretako frontoian. Goizeko 10:00etan eskolarteko nagusien idatzizko finala izango da, eta ostean, 11:30ean, ekingo deutso bat-bateko finaleko zortzikoteak.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu