Roberto Ugarte Alvarado proponidu dabe Euskadiko Orkestrearen zuzendari izateko

Bizkaie! 2025-04-08 07:51   Musikea

Maiatzean hasiko da lanean, Gobernu Kontsejuak izentapena onartu ondoren.

Roberto Ugarte Alvarado. | Ikusi handiago | Argazki originala

Roberto Ugarte Alvarado etxera bueltauko da Euskadiko Orkestrearen buru izateko, 20 urte baino gehiago Espainiar Estaduko musika-erakunde garrantzitsuenak zuzentzen edo horreetan parte-hartzen emon ondoren. Euskadiko Orkestrearen Administrazino Kontsejuak Ugarte zuzendari nagusi izentatzeko erabagia Gobernu Kontsejuari helarazo deutso, izan be, organo horrek dauka izentapena egiteko eskumena.

Ugarte 1962an jaio zan Gasteizen eta ilusinoz helduko deutso Euskadiko Orkestrra Europako erreferente kultural bihurtu nahi dauen etapeari. Roberto Ugartek Oriol Roch ordezkatuko dau, 2014tik Euskadiko Orkestrea zuzendu dauena. Administrazino Kontsejuak eskerrak emon jako azken urteetan Euskadiko Orkestrearen zerbitzura egindako lanagaitik.

Roberto Ugarte Euskadiko Orkestrearen zuzendaritza orokorra hartzeak musika-erakundeen kudeaketan esperientzia lortu ondoren euskal talentuaren buelteagaz dau zerikusia. Urteek eta egindako lan itzelek emoten daben ibilbide sendoagaz bueltauko da Euskadira. Nabarmentzekoa da Euskadiko Orkestrea jarraitzen dauela izaten kontzertuetan abonadu gehien dituan Euskadiko kultura-erakundea.

Roberto Ugarte

Roberto Ugarte musikaria da, gitarra espezialidadean. Haren bizitzean zehar pianianistea, gitarristea, laguntzailea, abeslaria Errenazimentuko eta Barrokoko hainbat musika taldetan, irakaslea eta koru zuzendaria izan da. Azken hogei urteetan, musika-erakunde handien kudeaketean eta zuzendaritza artistikoan egin izan dau lan.

Gasteizko Jesus Guridi Konserbatorioan hasi zan, piano eta gitarrea ikasketak egiten. 1995ean, Gasteizko Luis Aramburu Udal Musika Eskola sortu barriko zuzendari izentau eben, Euskal Autonomia Erkidegoan erreferente bihurtuz. Euskal Herriko Musika Eskolen Alkarteko Zuzendaritza Batzordeko kide izan zan 1998tik 2001era. Kanaria Handiko Orkestra Filarmonikoko Koordinatzaile Artistikoa izan zan (2001); Madrilgo Orkestrea eta Abesbatza Fundazinoko gerente izentau eben (2009); Orkestra Sinfonikoen Espainiako Alkarteko (AEOS) Zuzendaritza Batzordeko kide izandakoa eta idazkari, bokal eta zuzendariorde karguak bete ditu (2015-2018).

2020ko zezeilean, 2023ra arte, Scherzo Fundazinoko zuzendari artistiko eta gerente izentau eben, Interprete Handien Ziklo entzutetsuaren atonketearen arduraduna izanez. Ziklo horrek nazinoarteko pianista garrantzitsuenak batzen ditu Madrilgo Musika Auditorio Nazinonalean. 2020tik Granada Uria Orkestrako Gerente karguan egon da orain arte.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu