Badator V. Señora Sariketea!

Bizkaie! 2025-04-08 07:57   Bertsolaritzea

Señora Sariketeak 5 urte beteko ditu eta, horregatik, edizino berezia egitea erabagi dabe.

Aurtengo parte-hartzaile bereziak iragarri ditue, ez baitira plazan dabizan bertsolariak izango. Zergaitik? Bertso plazara salto egiteko bidea estua izan dalako orain arte: herriko bertso eskolan hasi, eskolartekoan erantzun bikaina izan, hortik gazte sariketetako deia jaso eta sariren bat irabazi, txapelketan izena emoteko adorea izan eta adore hori izateko legitimidade publikoa sentidu, plaza guztiei baietz esan... Bide estu horrek, maila historikoan, batez be, emakumeak eta genero disidenteak baztertu ditu, nahiz eta, azken urteetan eskolartekoetan eta gazte sariketetan bestelako panoramea agiri dan (feminismoak egindako lanaren ondorioz).

Hori guztia kontuan izanda, aurtengo sariketan kantuan ikusiko doguz ondokoak:

1- Bide hegemonikoan hasi, baina bertso jarduna itxi daben emakume eta genero disidenteak.
2- Plazan, bertso jardun egonkorrik ez daben emakume eta genero disidenteak.

Sariketea non eta noiz

Datorren zapatuan, apirilarenk 12an, aurkezpena egingo da Laudion, Aiaraldeako Ekintzen Faktorian.

Egitaraua:

14:00etan, Señora Bazkaria egongo da.
17:00etan, Bilboko Señora bertso eskolako partaideek zenbait bertso kantauko ditue.

- Ondoren, V. Señora Sariketearen aurkezpenean jakingo doguz aurtengo parte-hartzaileen izenak.
- Azkenik, orain arteko 4 edizinoetan pameladun izan diran bertsolariaka bertso Saioa egingo da. Beraz, ondoko bertsolariak ibiliko dira kantuan: Amaia Agirre, Ane Labaka, Maider Arregi eta Jone Uria. Gaiak jarten, barriz, Danele Sarriugarte.

Bazkarian izena emoteko ondorengo galdetegia bete behar da.

Saioko sarrerak momentuan bertan hartu ahal izango dira.

Saioak

  • Maiatzaren 10ean, Eskoriatzako Elizoste Alkartean egingo da lehenengo kanporaketea.
  • Maiatzaren 17an, Iuerretako Montoste Alkartean egingo da bigarren kanporaketea.
  • Maiatzaren 31an, Iruñean, finala izango da.

Hiru kasuetan, hau izango da saioen ordutegia: bazkaria 14:00etan eta bertso-saioa 17:00etan.

Prezioak

Bazkaria eta saioa: 20 euro edo ahal dozuna (finalean 25 euro edo ahal dozuna).
Saioa baino ez: 10 euro edo ahal dozuna.
Sariketarako sarrerak hartzeko galdetegiak eta parte hartuko daben bertsolarien izenak zapatuan zabalduko dira.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu