Egiar Otegi oiartzuarra txapeldun Gipuzkoako Eskolartekoan
2025-04-07 09:21 BertsolaritzeaIon Zalduak jantzi eutson txapela irabazleari gai-jartzailetzan 25 urtean egindako lanagaitik.

Egiar Otegik eta bigarren sailkatutako Suhar Gesalagak Arantzan jokatuko dan Euskal Herriko finalean kantauko dabe.
Gipuzkoako Eskolarteko Txapelketako finala jokatu zeben atzo Azpeitian, Gipuzkoako Bertsozale Alkartea eta Ikastolen Alkartearen eskutik. Elikagunean 175 lagun batu zituan ekitaldiak eta giro beroan kantau eben zortzi bertsolariek: Kattalin Arabolaza, Egiar Otegi, Adei Urbitarte, Suhar Gesalaga, Joanes Azpillaga, Sustrai Goenaga, Maddi Lasa eta Danel Etxeberriak; gaiak, barriz, Imanol Artola Felixek jarri zituan.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!