Zeinen ederra izan dan!

Bizkaie! 2025-04-07 07:50   Musikea

IV. Zeidfest Gazteak euskal musikeaz bete dau Bizkaia Arena.

Zeidfest Gazteak amaiera bikaina emon deutso laugarren edizinoari, Bizkaia Arenan batutako milaka lagunen errastu ezabatuezina itxiz. Halanda ze, emozino sakonak azken momentu arte jarraitu dabe.
 
ZU? lehiaketako irabazleek, Orein, Ziraun eta Menturan taldeek hain zuzen be, Azokako Plazan eskaini dituen kontzertu akustikoekaz giro intimo eta hunkigarria sortu dabe. Horreen ostean, Alaitz eta Maiderrek kantu eta erritmo biziak eskaini ditue.
 
Jaialdia gero eta ederragoa izan da eta Zea Maysek, Kai Nakaiek edo Sünek bozgorailuak topera jarri ditue, publikoaren gozamenerako. Orduan, jaialdiko kontzertu garrantzitsuenetako bat heldu da: Crystal Fighters taldearena. Euskal artistak konbidadu ditue oholtzara eta izugarria izan da, musika tradizinonala eta modernoaren fusinoa ikusleengan magia sortuz.

Gregotechnoren kontzertua be, sekulakoa izan da. Artisteak, kantu gregorianoak eta teknoa fusionau ditu. Horren ostean, jenteak gogotsu jarraitu ditu Ingot eta Iseo & Dodosund lako taldeek eskainitako kontzertuekaz.

Jaialdiari amaierea, barriz, Akerbeltz erromeriak eta Duplak emon deutse.
 
Holan amaitu da Zeidefest Gaztearen laugarren edizinoa, musikearen, jantzearen eta kulturearen inguruan batutako milaka lagunentzako esperientzia ahaztuezina bihurtuz. 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu