Gasteizko 'Pinto pintto' taldea izan da nagusi Kuadrillartekoan
2025-04-07 07:55 BertsolaritzeaGorbeialdeko Arlobiko Bardoak eta Gasteizeko Pinto pintto taldeak pasau dira finalera.

Urtarrilaren 18an hasitako 2025ko Arabako bertso Kuadrilla artekoa amaitu da, 14 bertso egun eta 4 finalerdiren ostean helmugara heldu da zapatuan jokatutako finalagaz. Bat bateko 14 talde izan dira eta talde bakotxa hamaika lagunez osotua egon da.
Gasteizen eman zaio amaierea aurtengo Kuadrillartekoari, finala eta jai eguna izan da. Taldeetako parte-hartzaileak eta taldeetako lagunak 4 talde finalisten bertsoaldiak plazaz plaza entzuteko prest gerturatu dira uriburura. Egun polita bertso eskola eta eskualde asotako kideek alkarregaz pasetako atxakia, Kuadrillartekoa.
Eskibel Jauregiko plazan, euskaldun barriaren plazan hasi dira agurragaz finalaurrekoa kantetan etozen lau taldeak, Lautadako 4 gara, Gasteizko Pinto pintto, Aiaraldeko Altubepekoak eta Gorbeialdeko Arlobiko Bardoak. Talde bakotxak ekarrena emoteko asmoz.
Hainbat plaza eta bertso lan egin ostean epaileen erabagiz Arlobiko Bardoak eta Pinto pintto taldeak izan dira bazkalosteko finalera pasau diranak.
Gorbeialdeko Arlobiko Bardoak.
Bazkariaren ostean, 16:30ean hasi da final handia. Bertsolariak jangelara sartu aurretik, kuadrillartekoaren sintonia eta 110 bat lagun saioko ale ederrak entzuteko gogoz. Dana prest final handirako, Eli Plazaola aurkezlearen ahotsak entzun orduko bertaratu dira 9 bertso lagunak, Arlobiko Bardoak eta Pinto pintto taldeetako kideak.
Kantau dabenak Pinto pintto taldeko Ekaitz Samaniego, Eli Zaldua, Xabier Antia, Paula Amilbiru eta Amaia Iturriotz. Gorbeialdeko Arlobiko Bardoak taldekoak Irati Anda, Manu Bendala, Gari Sarriugarte eta Aitor Jimenez. Gaia jarten Irati Martinez eta epaitzen, barriz, Ekaitz Elorriaga, Ainhoa Aizpurua, Maria Izaga, Egoitz Iradier eta Endinka Jimenez.
Aurrekoak atzekoari, zortziko handian emon jako hasierea saioari, ale ederrak entzun ditugu robotak bihurtutakoez eta lagun zaharrez. Makrokontzertuetaz ibili dira hamarreko txikian Eli eta Manu. Seiko motzean, ilargiaren eta eguzkiaren papelean Xabi eta Gari. Ipuinak josten, barriz, ondoren eta azkenik ganbarako lanetan, arnesa, sokea eta bizi-asegurua hartuta 40. urtebetetze ospakizunean sartu dira bertsolariak, pasadizo bereziak gogoratuz. Ganrako bigarren lanean segidillan trebatu dira partaide danak.
Erregalu eta oroigarri barik ezin zan amaitu aurtengo edizinoa eta finalean kantau dabenek saritxoa jaso dabe, Unai Gaztelumendik egindako taldeko karikaturak izan ditue oroigarritzat eta talde sari lez izpuliku landarea, Arabako bertsogintzearen sustraiak errotzen dabizelako loratuko dirala kimu barriak islatuz.
Beraz, eskerrik asko hau dana posible egin daben babesle eta laguntzaile guztiei eta zelan ez Gasteizko Udalari eguneko gorabeheretan laguntzeagaitik
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!