Kelmene Abaituak irabazi dau lehenengo kanporaketea

Bizkaie! 2025-04-01 10:52   Bertsolaritzea

Bigarrena Gordexolako Kultur Etxean izango da apirilaren 2an.



Bart jokatu da Galdakaon Bizkaiko Eskolarteko Txapelketeak lehenengo kanporaketea eta puntu gehien batu dituana Kelmene Abaitua izan da.

Ondokoak izan dira sei parte-hartzaileak:

  • Kelmene Abaitua.
  • Unai Adana.
  • Amaiur Betanzos.
  • Beñat Enbeita.
  • Irati Gallastegi.
  • Oier Zugadi.

Gai-emoile lanetan Peru Vidal ibili da eta epaileak, barriz, Garazi Mendoza, Juanjo Respaldiza eta Beñat Romero izan dira. Idazkaria Ander Elortegi izan da.

Bizkaiko Eskolarteko Txapelketeak lau kanporaketa izango ditu. Ondorengoak dira hurrengo hiru kanporaketak:

  • Apirilak 2, 17:00etan, Gordexolan, Kultur Etxean.
  • Apirilak 7, 17:00etan, Igorren, Lasarte Aretoan.
  • Apirilak 9, 17:00etan, Durangon, Kurutziaga Ikastolan.

Saio bakoitzeko irabazlea zuzenean sailkatuko da finalera eta gainontzeko zazpi bertsolariak puntuazioaren arabera. Finala maiatzaren 31an jokatuko da Iurretako frontoian. Goizeko 10:00etan nagusien eskolarteko idatzizko finala izango da eta ostean, 11:30ean, ekingo deutso bat-bateko finaleko zortzikoteak.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu