Bilboko Udal Txistulari Bandeak 'Ei Txistulari ikuskizunagaz zarratuko dau 2024/2025 denporaldia
2025-03-31 12:21 MusikeaKontzertua apirilaren 2an izango da Campos Elíseos Antzokian 19:00retatik aurrera.

Euskal Herriko txistulariek Iñar Sastre pianistea, Eriz Pérez gitarristea, Amaiur Cajaraville bajua, Beti Jai Alai Dantza Taldea eta Bilbao Musikako Ahotsak abesbatza (Miren Bernaolaren zuzendaritzapean) izango ditu lagun, Eider Zenarruzabeitia aurkezleagaz batera. Bertan, musikea, jantzak eta antzerkia buztartuko ditue euskal kulturearen aberastasuna publikoari hurreratzeko.
Ikuskizunean txistulari eta jantzariek parte hartuko dabe, baita musikari eta koru ezagunek be. Doinu zahar, tradizinoz betetako koreografien eta antzerkiaren bidez, Ei, txistulari! ikuskizun alaia eta dibertigarria izango da.
Egitaraura pieza enblematikoak batuko ditue, besteak beste, Luis Aranbururen Aintzinako minuetoa, Oskorriren Gaztelugatxe, Eduardo Gorosarriren Idiarena eta herrikoia Ezpatak dantzan, Euskadiko historian eta folklorean zehar bidaiatzeko aukerea eskainiz ikus-entzuleei.
Sarrera librea izango da lekua bete arte.
Bilboko Udal Txistulari Bandea
Gorka Zabaleta, Idoia Kareaga, Sabin Bikandi, Asier García eta Peio Irigoien musikariak dira gaur egun Bilboko Udal Txistulari Bandako kideak, Gorka Zabaletaren zuzendaritzapean, hasieratik nabarmendu da kontzertuen kalidadeagaitik eta aniztasunagaitik.
Bidebarrieta Kulturgunean zenbait kontzertu egin ondoren, Euskalduna Jauregian kontzertu-zikloa atontzen hasi ziran eta gaur egun zikloak indartsu jarraitzen dau; bertan, txistularien bandearen saioakaz batera goi mailako profesionalakaz eta taldeaka lankidetzako saioak buztartu ditue.
Bandeak baditu sei disko eta DVD bat kaleratuak: Bilboko Udal Txistu Banda (2004); Alos Quartet Harizko Laukotearekin Harizko Txistua (2006); Hala ere (2007) Kepa Junkera, Pello Ramírez, Aitor Furundarena, Iñaki Salvador, Marijose Arregi eta Xabi Zabalaren laguntzaz; Kantari Gabonetan (2010) Leioako Kantika Koralagaz; Plazan (2014) erromerietako eta jantzaldietako musika-lanaka; Xabier Zabalagaz Gogoeta eta azkena, X Urte, hamaika lagun (2015) DVDa euren hamargarren urteurrena ospatzeko.
Taldeko kide bakotxari buruzko informazino zehatzagoa hemen.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!