Beharrezkoa dan finantziazinoaren herena lortu dau Jalgi Hadik!
2025-03-31 10:54 Euskerea berbagaiKorrika eta euskerea ardatz izango dituan dokumentala produzidutea da asmoa.

Jalgi Hadi! crowdfunding kanpainan bete-betean dadoz AEK-Korrika eta Mirokutana etxea euskerea eta Korrika ardatz izango dituan dokumentala produziduteko. Ikus-entzunezkoa dagoeneko grabetan hasi dira Ander Iriarte zinemagilea eta egunotan Agurainen egindako AEKren Nazino Batzarra be erabili eben irudiak hartzeko.
Hain zuzen, martiaren 29an lortu da kanpaineak gitxieneko finantziazinoaren herena; 10.000 euro. AEK-Korrikak esker ona helarazo nahi dau eta kanpaineari oraindino 27 egun geratzen jakozala gogorarazo. Badator euskerearen hurrengo berpizkundea!
Dokumental honetan Korrika barrutik ezagutuko dogu: batetik, ekimena posible egiten dauen taldeari jarraitu eta bidean sortzen diran ardurak eta arazoei alkarregaz aurre egingo deutsegu, Korrikaren emozinoa hurretik biziteko; bestetik, filma hainbaten topagune bihurtuko dogu: soziologo, antropologo, hizkuntzalari, kulturgile, politikari eta beste hamaika euskaltzale. Alkarrizketen bitartez, euskerearen joandako denporak, oraina eta etorkizuna jorratzeada asma.
Mirokutana
2016an sortu zan eta erabilitako generoa eta formatua edozein izanda be, produkzinoaren filosofiak hiru oinarri ditu: euskal kulturea, lankidetzea eta giza eskubideak. Ordutik hona, hamaika lan produzidu ditu: Emarri, Muga Komando Marmitako, Judoka edo Europa film laburrak edota Bihar dok13, Karpeta Urdinak edo Indarkeriaren Oi(h)artzunak filmak. Azken lan horregaz dokumentalik onenaren Zidarrezko Biznaga irabazi dau oraintsu Iriartek Malagako Zinema Jaialdian.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!