Babes Kutxa: urrats txiki bat sortzaileen baldintzak duintzeko bidean
2025-03-31 10:09 BertsolaritzeaIkusi bideoa hemen.

Lanarteak 2025eko urtarrilean argitarautako Euskal Artisten Lan eta Baldintzen I. Inkesta kuantitatiboaren emoitzek euskal sortzaileen egoera prekarioa erakutsi eben. Udane Mugerza Salegik, Bertsozale Alkarteko sustapen eragileak, ondokoa adierazo dau: kultur eremuan dagoan prekarietateaz jakitun gara. Beraz, guk gure eremuan eragiteko aukerea eta beharra ikusi dogu. Bertsozale Alkartearen eginbeharra da bertsolarien, gai-jartzaileen, eta, oro har, sortzaileen lan baldintzak duintzea eta babestea.
Unai Iturriaga bertsolariak, barriz, momentu honetan bertsogintzearen parte garrantzitsua gara jardunean gagozen bertsolariak. Bertsozale Alkarteak guganako kezka izatea eta proposamenak egiteko ardurea hartzea ondo ikusten dot.
Sortzaileek egoera prekarioa dabe, arabere gehiago lanik egiten ez dabenean. Mugerzan berbetan: sustapenaz gagozenean, ez dogu soilik sustapen kuantitatiboaz berba egiten, baita sustapen kualitatiboaz be; ahalik eta saio gehien atondu baino, zela eta zelako saioak egiten dira? Ze baldintzatan? Horri be erreparau gura deutsagu. Berton dago Babes Kutxa.
Babes Kutxa
Diru poltsea da, erispide bilduma baten barruan, sortzaileen ezintasun puntual eta behin-behinekoei erantzuna emongo deutsona. Hau da, gizarte segurantzak betetzen dauen funzinoa egingo dau.
Ondokoa jarri dau adibide bezela Mugerzak: soldatapeko langile batek laneko istripua izango balu, ekarpen ekonomikoa edukiko eban. Sortzaileen kasuan, barriz, ez da holan. Afoniko edo ahotsik gabe gerauko balitz, asteburu horretako saioak ez egiteagaitik hilabete horretako diru sarreraren zati handi bat galduko eban. Babes Kutxagaz egoera horri erantzun nahi jako.
Iturriagak Bertsozale Alkarteak ekimena ondo ikusten dau, besteak beste martxan jartzeak berak hutsunea ikusarazoten dauelako. Bertsolariek, hainbat arrazoi medio, halakoak eskatzeko eta onartzeko zailtasunak izaten ditugu; nolabaiteko independentzia eduki eta lanera gaixorik joatearena barneratua dugulako… Horri erantzunez, zuzenean eskatu gabe emongo da babes prestazino hau. Uste dut gure burua teorikoki ez ezik, praktikoki langile moduan ikusteko ezinbestekoak dirala halako elementuak.
Babes Kutxa Lanku eta Bertsozale Alkartearen bidez lotutako saioetan ejekutauko da. Uste dot barri ona dala hori martxan jartzea praktikoki izan leitekean ekarpenagaitik, baita arazoa ikusarazoagaitik be, esan dau Iturriagak.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!